« Mendeko fidela | Bonoboen antzera »
Balada zaharrez / Patri Urkizu / Erein, 2005
Tradizioaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-02-10
Jon Juaristiren liburua irakurtzen ari nintzelarik, Flor de baladas vascas, hain zuzen, begietaratu zait pasarte bat, non Juaristik berak, Meriméeren ahotik, dioen euskal baladen ezaugarria ez dela ez edertasuna ez orijinaltasuna, alegia euskal baladak ez direla ez ederrak ez orijinalak. Edertasunaz asko hitz egin daiteke, eta luze, hain luze, ezin baitaiteke amai; baina irudipena dut ez dela oso zuzena Juaristiren iritzia, edertasunari dagokionean. Orijinalak ez direla begi bistakoa da, ez dago zertan lotsa. Balada orijinal gutxi baitago munduan, hiruzpalau kenduta.
Juaristirena bezain saio kritikoa da Urkizuren hau, baina, nahi izanez gero halakorik egin zezakeen arren, ez da Urkizu iritzi estetikorik ematen hasten. Beste era bateko kritika da, umorez apaindua, atsegina eta zorrotza, alaia eta sakona. Kritikak ez baitu zertan izan muturbeltz eta serio arraio, kritikaririk kritikoena irribarrez egiten dena da. Aspalditik. Patri Urkizuk balada zaharren historiako alderdi asko aztertzen ditu honako liburu honetan, nola sortu eta nola iritsi diren guregana, zein aldaketa eta nolakoak jasan dituzten bidean, zer geratu den hondarrean. Izan ere, apokrifo asko dabil bazterretan, sasi-balada asko, une zehatz batean sortuak eta aspaldikoak balira bezala salduak. Garai horretan pentsatzen baitzen herri poesiak gizatalde baten pentsaera islatzen zuela, eta horrela egin zen iruzurra, hemen eta toki askotan, orijinaltzat hartuz kopia, kaxkarra batzuetan, besterik ez zena.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi