kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Azken gutuna eta teste / Vassili Grossman (Felipe Juaristi) / Erein, 2005

Holokaustoaren ondoren Javier Rojo / El Correo, 2006-01-04

Vassili Grossmanek idatzitako hiru testu biltzen dira “Azken gutuna eta beste” izeneko liburu honetan. Sobiet Batasunean bizi izandako idazleak, II. Mundu Gerrako sarraskiak ezagutu zituen, besteak beste, bera judua izanik, bere familiaren baitan pairatu baitzuen holokaustoa. Honen aurrean berak jarrera etiko bat erakusten du, liburu honetako narrazioetan, “Azken gutuna” izenekoan batez ere, nabarmentzen den bezala. Idazki honetan ama batek semeari idazten dion gutuna agertzen baita, azkena izango dena, judua izanik eta naziek hartutako lurraldean egonda, etorkizunik ez baitu. Ontasuna bilatu nahi luke Grossmanek gizakiengan, eta aurkitu ere egiten du, baina gizaki xumeengan, ahulengan. Honen aurrean, historiak erakusten du ideiarik ederrenek ere boterearekin bat egiten dutenean, beren indar eta balio guztiak galtzen dituztela. II. Mundu Gerran gertatutako sarraskien ondoren ez dago sinisterik halako ideologia orokorretan. Testu hauetako tonua samurra da oso, samurregia batzuetan, honen bidez gizaki apalen ontasuna azpimarratu nahi baitu, XIX. mendeko idazle errusiarren humanismoarekin bat egiten duela. Felipe Juaristiren itzulpenean datozkigu testuak, idazle honek Grossmani buruz egindako idazki batekin batera.

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak