kritiken hemeroteka

8.313 kritika

« | »

Euskal bidaiarien memoria. Esplorazioa eta abentura / Angel Martinez Salazar / Elea, 2005

Euskal bidaiariak Javier Rojo / El Correo, 2005-04-20

Angel Martinez Salazarrek idazki askotan jarraitu nahi izan dio euskal bidaiarien presentziari. Batez ere Amerikan, baina Asian edota Afrikan zehar ere bidaiak egin zituzten euskaldunen istorioak kontatu izan ditu behin baino gehiagotan. Horrelako istorioen laburpena edo bilduma da liburu hau, “Euskal bidaiarien memoria. Esplorazioa eta abentura” izenburua duena. Atalik handiena, Amerikan ibili diren euskal bidaiarien istorioek hartzen dute, euskaldunen presentzia ikusgarria izan baita Amerikako lurraldeak Espainiako koroarentzat konkistatzean, era nabarmen batez izan baitute euskaldunek mundua korritzeko zaletasuna. Gizatalde desberdinak (soldaduak, abenturazaleak, misiolariak zein piratak) aurkitzen ditugu halako bidaietan eta askotan beren kroniketan utzi digute horren berri. Bidaiari askoren presentzia aipatu nahi izan du idazleak bere liburuan, eta honek, jakina, sakontasuna kendu dio idazlanari. Ondorioz, askotan abenturak elkarren antzekoak dira oso, beti abentura berberaren aurrean egongo bagina bezala. Edonola ere, liburu hau abiapuntutzat har dezake irakurleak, abenturazale bakoitzaren istorioaren ondoren bibliografia jarri baitu idazleak. Izan ere, liburu interesgarri hau honelako gaian sartzeko egokia da.

Azken kritikak

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Amaia Alvarez Uria

Gerezi-denbora
Montserrat Roig

Asier Urkiza

Herriaren hezkuntza eta demokrazia
Nadezhda Krupskaia

Nagore Fernandez

Farorantz
Virginia Woolf

Aritz Galarraga

Markos Gimenoren 101 letrakartel
Joseba Sarrionandia

Mikel Asurmendi

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Artxiboa

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

Hedabideak