« Euskal bidaiariak | Ironiaz »
Maitea / Toni Morrison (Anton Garikano) / Elkar / Alberdania, 2004
Berroroituz Mikel Garmendia / Zabalik, 2005-04-21
Puzzle korapilatsu baten gisan joan beharko dugu osatzen istorioa. Egileak eramango gaituen berroroitze-bideetatik joango gara osatzen puzzlea, beti ere hiru ardatzon inguruan: ama bat (Sethe) izugarrikeriatik libratzearren bere alaba hiltzen duen emakume esklabua; alaba bat (Maitea) txikitatik esnea odolarekin nahasia hartu zuena eta hainbat urteren buruan mamu gisa berragertuko dena; eta hirugarrenik, esperientzia bat: hilketa, maite den pertsonaren minari akabu emateko tresna gisa.
Ez da, zinez, inori kontatzeko istorioa, Maiteak berak azkenean aitortuko duenez. Hala ere, kontatu egingo zaigu edo, hobeto esanda, hainbat elementu emango zaizkigu eleberrian zehar, modu neurtuan, dosifikatuan, eta gu geuk joan beharko dugu, pertsonaiek denboran zehar egindako atzera-aurrerako jauzien bitartez, istorioa lotzen, puzzlea osatzen.
Nola jokatzen du gizakiak muga-mugako egoeretan? Gelditzen al zaio leihorik esperantzari halakoetan. Halako egoera gogorretan, zer da traizio egitea, zer neurritaraino maitatu daiteke, zer puntutaraino eutsi dakioke fedeari, zenbat jasan daiteke erotu aurretik, beldurrak eragiten ditu mamuak ala benetakoak dira? Horiek guztiek aurkituko ditugu planteatuta eleberri honetan, egoera ezin latzago baten erdian: “Hau ez dun borroka, hau porrota dun” esango dio pertsonaia batek besteari, edo “ez dago zorte txarrik, zuriak daude” beste batek lagunari. Era guztietako giza-harremanen muineraino sartuko gara bidaia honetan, gizarte afroamerikarraren historia, benetakoa berroroitzera eramango gaituena. Horren gainean baitago eraikia Estatu Batuetako gizartea, horren gainean eta eleberrian ere islaturik azalduko zaizkigun indioen gainean.
Labur-beharrez esango dugu maisu-lan baten aurrean gaudela teknika literarioaren aldetik; denboraren tratamendua, narratzailearen desagerpena istorioaren beraren mesedetan, esanezinezkoetara hurbiltzeko edukietara zeharbidetik eta iradokimenaren bidetik iristeko ahalegina… Eta itzulpenaz ere beste horrenbeste. Itzulpen on bat egiteaz gain, are erronka interesgarriagoari ekin diola esango nuke Garikanok oraingoan. Euskararen sintaxia laxatzeko ahalegina nabaritzen da eta oso eskertzekoa da irakurleon aldetik.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi