kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Belarraren ahoa / Harkaitz Cano / Alberdania, 2004

Ironiaz Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2005-04-22

Pertsonala, esango nuke, oso pertsonala narrazio hau. Eta literatura, neurri handiz, idazlearen saioa da, pertsonala ezinbestean, barneko mundua eta kanpoko biak bat egiteko ahalegina: antzua, batzuetan; oparoa, besteetan. Pertsonala dela esaten denean, esaten dudanean, munduaren ikuspegiaz ari naiz, literatura lanean islatzen den mundu horretaz hain zuzen. Isla izan daiteke ederra, noski, baina sekula ez du berdinduko beraren sortzaile dena. Hori presokratikoen iritzia zen. Gertatzen da, gaur egun, islatzailea bainoagoa, isla dela balioduna, liluragarria.

Harkaitz Canok kontatzen digun historia honetan mundu errealean benetakoak izan diren pertsonaiak azaltzen zaizkigu: Hitler, Charlie Chaplin, besteak beste. Bada, gainera, polizoi bat Frantziatik Estatu Batuetara doana, Askatasunaren Anderea puskatan daramaten itsasontziko sotoan, andere horren puska bat balitz bezala. Niri polizoiaren historia asko gustatu zait : “Eta nork ez du polizoi bat barruan?”. Metafora polita iruditu zait, askatasunaren metafora. Denok gara polizoi bizitza honetan, askatasunaren ametsak garamatzana, ikusteke noraino garamatzan.

Metaforen liburua da Harkaitz Canorena. Hitler diktadorea eta Charlie Chaplin diktadorearena egin zuena, diktadorea barregarri jarriz, ditugu hortxe, liburuan polizoi eta preso. Barrearen indarra horixe baita, gauzarik konplikatuenak sinple bihurtzen ditu, eta sinpleenak are sinpleagoa. Ilunpean argia piztea bezalakoxea da barrea: dena egiten da ageriago, dena egiten da ikusgarriagoa. Ironiaren indarra horixe baita, errealitatearen neurriak ametsarenarekin berdintzea. Idazteak zentzua baitu, ironia eta barrea erabiltzen dituenean, arma gisa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak