« Ironiaz | Zale izan ala ez izan »
Neurona eta Zeurona / Fermin Etxegoien / Pamiela, 2004
Neurona, zeurona… geurona den hizkuntza Gorka Bereziartua / www.eremulauak.com, 2005-04-23
Azken aldian euskalgintzak eginiko bideari buruzko saiakera asko ikusten ari gara. Badirudi alor guztietan inflexio puntu batera helduak garela dagoeneko, eta euskararen sustapena ere aldaketa garaian dagoela. Etorkizunera begira gogoetaren beharrean dagoela. Gogoeta horri lagundu nahi dio Fermin Etxegoienen (Oñati, 1966) Neurona eta Zeurona liburuak.
Ikuspuntu apurtzailea dakarkigu Etxegoienek saiakera labur baina sakon honetan. Euskararen erabileraren inguruan egiten diren interpretazio esentzialistak alde batera utzi eta hizkuntzaren balio estetikoa landu behar dela esaten digu. Euskara sakralizatu beharrean euskararen bidez lortzen den “plastika berezi” hori jorratzearen alde azaldu zaigu Etxegoien.
Euskararekin lurralde “bastardoak” konkistatzea proposatzen du, hau da tradizionalki euskararen eremutik urrun egon diren espazioetan euskara erabat normala izatea. “Garai batean ez zen halako komodoa euskaraz edozein kontuz aritzea” dio saiakeraren erdigunea (hizkuntzaren estetika) azaltzerako orduan. Bere esanetan, erosotasun falta hori “arazo estetikoa” hain zuzen ere.
Gainera, gure begien zorionerako, euskaldun berri eta euskaldun zaharren arteko etena gainditzeko formula eskaintzen digu Etxegoienek: “berri eta zaharren artean ez nituzke nik, egun, euskaldunak bereiziko. Euskaltasunean gero eta gehiago direnen zein gero eta gutxiago direnen artean baizik”. Interesgarria da era berean, euskaldun zahar batzuen inguruan egiten duen gogoeta: “Euren hizkuntzaren jatortasunaren biktima bilakatzen dira zenbait euskaldun, eta honek galga ere badakarkie, kasu batzuetan, euskal gizarte garaikidean parte hartzerako orduan”.
Horraino balio estetikoa defendatzeari dagokion atala. Liburuaren bigarren atala orain arteko ikuspuntu esentzialistaren (euskara sakralizatzea, euskalduna=abertzalea… etab.) gabeziak azaleratzeko erabili du oñatiarrak. Tartean eztabaida eskatzen duen galderarekin: “euskal estetikak (hizkuntzak) irabaz dezan… zenbateraino da beharrezkoa (…) independentzia politikoa? Edota alderantziz: inork pentsatu ote du “kontrakoa ere” ekar liezaigukeela burujabetasun politikoak?”.
Zaila da laburra izan nahi duen komentario honetan horrelako liburu bati buruz taxuzko gauzarik esatea. Euskararen etorkizunean interesa duen edonork irakurri beharko lukeen liburua da hau, denoi ezagunak egiten zaizkigun egoerak (eten estetikoarena adibidez) teorizatzen laguntzen duelako, eta batez ere, norbere buruarekin eztabaida sortzen laguntzen duelako.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro