« Belarraren gozoa | Nitasuna gainditzen »
Zu. Ni. Bi. Bidean... / Andoni Salamero / Apatx, 2004
Maitatzen uzten dizun lore bitxia Mikel Asurmendi / Irunero, 2005-03
Hasteko eta behin erran dezadan egile eta poeta aski hurbilekoa dudala. Aski erran dut, ez guztiz hurbilekoa. Liburua eskuratu eta irakurri izanak bidea zabaldu(ko) ote didan harengana areago hurbiltzen. Hala bedi! Alegia, bera bada NI, ni naiz ZU. BI alegia. Eta BIDEAN aurkitzea hitzartu dugu dagoeneko.
Bidez bide noala, poesiaren loraldia aipatu dut sarreran. Demagun JoxAnton Artze dela poeta, poeta eta poesia eskolaren maisua. Andoni berriz bere dizipulua. Eta laguna, jakina. ZU eta NI dira biak. Bidean. Bidean jarraitzaile izaki, Artzeren txoria bezala aske.
Hona bidez bide antzemandako lore bat: “Lorea aideratuko balitz —nik zalantzarik ez— tximeleta litzateke; tximeleta lurrean itsatsiz gero, lore ziur”. Hara, horiek liburuaren azal hegaleko olerkiak dira. Gero Andoniren poemak datoz. Egunsentian abiatu da poeta Arkibidetik. Eguerdia aldean, eguzkia ortzi erdian dela, Aurkibidean dago poeta, Eguteran. Ilunabarrean berriz Aurpidea aurkitu du poetak.
Horiek dira poetaren mapa ibilbidea. Horiek trazatu dituen koordenadak. Bizitzari zentzu eman beharrez, aurkitze lanetan eta gogoetan joan badoa gizona. Bakardadean itxuraz, itxuraz diot, natura eta gogoetak baititu bidaide eta gogaide. ZU. NI. BI. BIDEAN alabaina, bi baino gehiago dira. Liburua bera den bezala. Bi ez ezik, poeta eta bere bide laguna, hainbat lagunen laguntzaz egina ere da liburu hau: marrazkigilea, argazkigilea, maketatzailea, bidelagun poeta eta begiralea. Poeta joan badoa bidean, baina ez doa bakarrik. Liburua, auto-edizioa izaki, poemak berauek bezala maitasunez egina dago. Andoniren emari hau eskutan hartu eta maitatzen uzten dizun lore bitxia da. Opari eta emari baita.
Erbeste
Juan Garzia
Ibon Egaña
Utopiaren belaunaldia
Pepetela
Paloma Rodriguez-Miñambres
Haize begitik
Mikel Ibarguren
Maddi Galdos Areta
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Asier Urkiza
Moebiusen ertzak
Garazi Kamio
Nagore Fernandez
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Paloma Rodriguez-Miñambres
Landura
Jose Luis Otamendi
Mikel Asurmendi
Harakinen alaba
Yurre Ugarte
Irati Majuelo
Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette
Aritz Galarraga
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Joxe Aldasoro
Akabo
Laura Mintegi
Mikel Asurmendi
Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre
Asier Urkiza
Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide
Nagore Fernandez
Barazkijalea
Han Kang
Maialen Sobrino Lopez