kritiken hemeroteka

8.549 kritika

« | »

Lotsaizuna / J.M. Coetzee (Oskar Arana) / Elkar, 2004

Coetzee euskaraz A. de Amezaga / Bilbao, 2005-02

“Ez naiz komunitatearen aitzindari ezta antzekorik ere. Askatasuna izan daitekeenaren zantzuak dituen norbait naiz (katez lotuta dagoen edozein gatibuk bezala) eta irudikapenak eraikitzen ditut, eta irudikapen horietan pertsonek kateak askatzen dituzte, eta aurpegiak argitarantz bihurtzen”. John Maxwell Coetzee (Cape Town, 1940) 2003ko Literatura Nobel hegoafrikarraren hitzak dira. Esaten duena benetan sinesten du, bere literaturaren bidez adierazten duenez. Gainera, orain euskaraz lehen aldiz irakurtzeko abagune ederra dugu itzulpen honi esker. Lotsaizuna-n David Lurie protagonistaren bizitzak giza-duintasuna, desohorea eta zinismoaren bideetatik murgiltzeko aukera aparta eskainiko digu, apartheidaren osteko Hegoarrikaren egoera ezagutzeko. Fikziozko lan bat da —hori argi dago—, baina errealitatearen osagai dexente aurkezten digu, non gatazkak anitzak izango baitira (arrazen eta kulturen artekoa, sexuen artekoa, belaunaldien artekoa…). Oskar Aranak, Disgrace —hauxe da jatorrizko izenburua— liburuaren itzultzaileak, gogorarazten digunez, “bere herrikide Nadime Gordimer idazleak behin esan zuenez, Coetzee-k asmatzen dituen pertsonaiak hain dira konplexuak, hain aberatsa beren barnea, ezen jende askok bere buruari buruz dakiena baino anitzez gehiago jakiten du idazle honek berak asmatutako fikziozko pertsonaia horiei buruz”. Jokin Zaitegi bekari esker itzuli du Aranak Disgrace. Beka honek, jakina denez, urteko Nobel saiiaren lana euskaratzea du helburu. Tamalez azkena, XVIII. edizioa betetzen zuena Jelinen Die Liebhaberinnen eleberria itzultzeko diru laguntza eman gabe utzi zuen epaimahaiak. Behintzat Coetzee-ren obra hau dugu, edozein bibliotekan ezin dena falta.

Azken kritikak

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lurrez estali
Ximun Fuchs

Jon Jimenez

Irakurketaren aldeko manifestua
Irene Vallejo

Mikel Asurmendi

Poesia guztia
Safo

Mikel Asurmendi

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

Hedabideak