kritiken hemeroteka

8.308 kritika

« | »

Palestina Hotela / Joseba Iriondo / Elea, 2003

Palestina Hotela Ines Buenetxea / Axular, 2004-12

ETBko hainbat saiotan kazetari lanetan aritzeagatik da ezaguna Joseba Iriondo, eta izan ere “Palestina Hotela. Not American, I´m Basque” da Josebak idatzi duen aurreneko liburua, duela bi urte Durangoko azokan aurkeztua. Irakeko gatazka garaian korresponsal gisa Bagdaden egonda, bertatik bertara bizitakoak ekarri nahi izan ditu liburu honekin, gudako kronika bailitzan, artean iparramerikarren erasoaren, Nazio Batuen arma ikuskatzaileen jarreraren eta hango agintarien gizartearekiko axolakabekeriaren egiazko ondorioak aditzera emanez, herri xumeak gezur-truk ordaindu behar izan dituen hainbeste eta hainbeste sarraski, alegia.

Gatazka hasi baino egun batzuk lehenago iritsi zen Joseba Bagdadera, artean Sadam eta Bush “negoziaketan” ari zirela, nork gehiago tira. Hasiera honetan, azken urteotako gorabehera sozio-politikoak, gizagabeko Husseinen diktadorearen aginteak eta jasandako enbargoak utzitako Bagdad txirotua aurkezten digu, betiere hango biztanleei darien harrigarrizko bizipozarena eta atzerritarrekiko adeitasunezko jarrera goraipatuz.

Behin gatazkak eztanda egin eta orduan ere, kazetari bezala, informatzeko zeuzkaten zailtasunak eta gezurrak izan omen ziren nagusi denbora guztian; ordea, guda hark eta han izan zirenekin, bai laneko adiskedeekin, bai bere lana eta familiak lagata, ezeren truk, laguntza eskain zezaketelako ustean erabat zapalduta zegoen herri haren askatasuna beraien bizitzarekin ordaintzeko prest zeuden brigadistekin, bai beste etxeetako kazetari ausartekin, baita bizi baldintza penagarri hartara ohituta ezer gertatuko ez balitz bezala egoten saiatzen zen Irakiar jendearekin elkarbizi behar izan zituzten sarraski haiek guztiek eragindako lotura afektibo eta emozinalei buruzkoak dira Josebak oinarrian jarri nahi dituenak, Irakeko bidegabekeriaren salaketa burutzerakoan.

Aitortu beharra daukat liburua irakurtzen hasi nintzenean ez nuela espero horrelako ikuspuntu humanistikoa duen irakurketa batekin topatzea. Uste nuen Iraken eta munduan izandako gatazkari buruzko gorabeheren buruzko zerbait izango zela, jakituria politiko eta ekonomikoz beterikoa, ordea, bihotzetik dario Josebari kontaketa uneoro. Esaten dute imajin batek mila hitz baino gehiago balio duela eta liburu honetan ere hala da, izan ere atal bakoitza argazki batekin hasten baitu esango duenaren ikusizko froga moduan.

Bukatzeko esango nuke bere osotasunean lan bikaina dela Josebarena, hain purian dagoen gai bati emandako ikuspuntu humanistarekin giza bidezkotasunaren erreibindikazio bat luzatzeko idazkera dotore batekin hornitzen baitu irakurketa, irakulea hango lekuko bilakatuz.

Azken kritikak

Poesia kaiera
Giorgos Seferis

Irati Majuelo

Altxa, hildakoak
Fred Vargas

Joxe Aldasoro

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Maddi Galdos Areta

Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoña

Asier Urkiza

Izotz ura
Lide Hernando Muñoz

Nagore Fernandez

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Mesfida zaitez
Bea Salaberri

Irati Majuelo

Transgresioa irakasgai
Bell Hooks

Bestiak Liburutegia

Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Airemortuak
Gorka Salces Alcalde

Asier Urkiza

Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena

Nagore Fernandez

Zoriontasunaren defentsan
Epikuro

Aritz Galarraga

Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga

Aitor Francos

Artxiboa

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

2023(e)ko azaroa

2023(e)ko urria

2023(e)ko iraila

2023(e)ko abuztua

2023(e)ko uztaila

2023(e)ko ekaina

2023(e)ko maiatza

Hedabideak