kritiken hemeroteka

8.700 kritika

« | »

Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga / Pamiela, 2003

Elkarrekin bizitzera kondenatuak Mikel Asurmendi / Irunero, 2004-10

Erreseina osatzera heldu naiz, gure bizitza, soinujolearen semearen bizitza legez, “gure zera zereko zera” delakoa —hots “gatazka politikoa”— baino gehiago delakoan. Etimologia zale naiz, zale baina ez ikasia. Laket zait hitzen jatorriarekin jostetan aritzea: etimologizatzea.

Konparazione, “arazo” hitzak gogoeta bat baino gehiago sorrarazi dit hainbatetan: “arazo”, erdararen “enbarazo”tik ote dator?, galdetu diot nire buruari usu. Edo alderantziz ote? Koldo Mitxelenaren “Orotariko Euskal Hiztegia”n diotenez, enbarazo: “Viene de el vascuence arazoa”. Gurea da, beraz, arazoa. Ez berena. Espainolena, alegia.

Baten batek “El hijo del acordeonista” elegia pastoraltzat jo du. Neronentzako, iragana —Obaba—, oraina eta geroa bildu, harildu eta bilbatu ditu egileak. Eta politika pertsonen bizitzaren arrazoietako bat bada ere, pertsonen arteko harremanak ondo baino hobeto landuak, garatuak eta onduak islatu digu Atxagak. Baita, pertsonen arteko harremanek sorrarazten dituzten amodioa zein adiskidetasuna, gorroto nahiz herra, aditzera eman ere. Nora joan nahi dugun jakiteko nondik gatozen funtsekoa dela eta elkarrekin bizitzera kondenatuak gaudela erakusten digu eleberriak.

Eta menturaz eta agian —zuberotarren moldera— biziko bagara, egileak letren errepublikan bizitzera kondenatuak gaudela iradoki ere bai. Izan ere, ez nintzateke justua izango egileak “elkarrekin bizitzeko kondenatuak” agertzeko ahalegin horretan burutu duen literatur emaitza aipatuko ez banu. Irudi luke basoak ez didala arbolak ikusten utzi. “Arbolak” liburuaren literatur emaitza estimagarria da zinez. Luze joko luke fruitu estimagarri hauek zehazten. Guztiarekin, soinujolearen semea estimatzeaz gain, nire aldetik, Atxaga idazlea estimatuta dago.

Azken kritikak

Erbeste
Juan Garzia

Ibon Egaña

Utopiaren belaunaldia
Pepetela

Paloma Rodriguez-Miñambres

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Maddi Galdos Areta

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Asier Urkiza

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Nagore Fernandez

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Paloma Rodriguez-Miñambres

Landura
Jose Luis Otamendi

Mikel Asurmendi

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Irati Majuelo

Clevesko Printzesa
Madame de La Fayette

Aritz Galarraga

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Joxe Aldasoro

Akabo
Laura Mintegi

Mikel Asurmendi

Mio marito deitzen zion
Joxean Agirre

Asier Urkiza

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Nagore Fernandez

Barazkijalea
Han Kang

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

Hedabideak