kritiken hemeroteka

8.625 kritika

« | »

Nire aitaren fusila / Hiner Saalem (Juan Kruz Igerabide) / Alberdania, 2004

Kurduak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2004-06-11

Literatura kurdua ez da oso ezaguna gure artean. Literatura horrek, beste herrialde askotakoak bezala, gorabehera politikoek ekartzen dute argira edo, bestela, lurperatzen, gauza zikin, itsusi edo ezainak lurperatzen diren bezala. Kurduen historia ere ez da oso ezaguna, horrek ere bere goi-beheak ezagutu baditu ere: are gutxiago kurduen bestelako arte-erakustaldiak.

Hiner Saalem idazle eta zinemagile da. Aitaren Fusila liburua eta Vodka Lemon filma egin ditu eta ezagutzera eman, Frantzian. Filmak Veneziako 2003ko Zinemaldian San Marco Saria jaso zuen Dena dela, bata ez da bestearen egokitzapena, bata bestearen osagarria da, eta biak saiatzen dira azaltzen mutiko baten historia. Aita Barzani jeneral ospetsuaren laguntzaile izan zen, eta bere sorterritik ihes egin ondoren, filmak egin zituen Armenian. Haurtzaroko irudiak betirako harrapatu nahian. Sorterria Irakeko Kurdu-Herrian zen, Mosul eta Kirkuketik gertu, azken gerra odoltsuaren kariaz ezagunak egin zaizkigun hirien izenak horiexek, baina hortik aurrera, zenbat diren kurduak, zein den haien historia, zer pairatu duten orain arte, ezezaguna bainoago iluna zaigu.

Hiner Saalem bera da Azad Xero Selim, liburuko protagonista: hiru izen batean, izan ere gizon kurduak bere aitaren eta aitonaren izenak baitaramatza, noranahi doalarik. Bere haurtzaroa kontatzen du eta horretarako bere familiaren, bere leinuaren, bere herriaren. Historia kontatu behar. Honetan Saddam Hussein aginpidera iritsi baino lehenagoko kontuekin hasten da. Protagonistak, egileak bezala, hamazazpi urte zituela ihes egin behar izan zuen Iraketik. Bitarte horretan milizianoek ama jipoitu, aita kartzelan sartu eta familia banatu Historia hunkigarria da neurri batean. Idazlearen ikuspegia inozoa da, sanoa alegia, poetikoa, erromantikoa. Nahiz eta kontatzen duena izugarria izan.

Azken kritikak

Silueta
Harkaitz Cano

Iraitz Urkulo

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Mikel Asurmendi

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Aiora Sampedro

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Felipe Juaristi

Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu

Mikel Asurmendi

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

Irati Majuelo

Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta

Amaia Alvarez Uria

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Ibon Egaña

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Artxiboa

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

Hedabideak