kritiken hemeroteka

8.656 kritika

« | »

Ehortzi ezazue ene bihotza Wounded Kneen / Dee Brown (Joxe Luis Aramendi) / Txalaparta / Ostiela!, 2004

Bihotz ehortzia berpiztu zenekoa Karlos del Olmo / Berria, 2004-04-17

Bizialdia dut Eguzki Dantza // Isiltasuna, diotenez, konplizitatearen ahotsa da. / Baina ez dago isiltzerik. / Isiltasunak oihu dagi. / Isiltasuna mezua da, / ezer ez egitea ekintza den legetxe. / Utziozu zeure izateari dindatzen eta burrunbatzen / berba eta egitandia bakoitzean. / Hortaz, bihur zaitez benetan zaren horixe. / Ez duzu zeure izaera edo / zeure erantzukizuna saihesterik. // Zure ekintza zeu da. / Zeu zara zure emaria. / Zeu bihurtzen zara zure mezu. // Zeu zara mezua. // Zaldi Zororen Espirituaren izenean, / Leonard Peltier.

1976.etik Leonard Peltier FBIko lagun bi hil izanagatik preso da: bizialdi osoko bi zigor bete behar ditu Texaseko segurtasun goreneko presondegi batean. Oglaga tribuko indiar horren aurkako frogarriak oso ahulak omen dira, antza, indiar eskubideen defentsariaren aurkako konspirazio bat izan da tartean, Nazioarteko Amnistiak berak kontzientzi presotzat jotzen du, baina Estatu Batuetan mota horretako presorik ez omen dagoenez gero, agintarientzat preso arrunta da.

Berbera jaio aurretik ere idazten hasita zegoen Peltierren historia, zehazki, 1890. urtean: estatubatuar soldaduek zio eta abisu barik ehunka gizon, emakume eta ume Hego Dakotako Wounded Knee (Belaun Zauritua) aldean hil zituzten urtean. Delitua: siouxtarrak izatea.

Triskantzaren gomutak egun ere estatubatuarrei bihotza erretzen die Sthepen Benet-en Ehortzi Ezazue Ene Bihotza Wounded Kneen poemari eta Dee Brownen 1970.eko eleberri izenkideari esker. Bigarrenaren euskarazko bertsio eskerga eta preziotsu honek genozidiorik lotsagarrienak ia desagerrarazitako herri sail baten albiste ematen du, poesia, eleberria eta historiako eskuliburua bateratuta. Joxe Luis Aramendi, Ostiela! eta Txalaparta bitartekari direla. Liburu mardula, baina, hargatik, hasi eta buka leitu beharrekoa. Berba guztiak gutxi dira gizaki bakarraren asasinatua deitoratzeko. Are gutxiago milaka lagun hiltzen dituztenean.

Genozidioa ez ezik, Peltierren drama ere ulertzeko giltza zaigu liburua. Indiarrek estatubatuar armadako kide modura hiru gerratan Munduko II.ean, Korean, Vietnamen beste herritarren maila berean parte hartu arren, ez zuten, ordainez, eskubide politiko gehiago lortu. Zuriek indiarren eta beren ondasunen tutore izaten zirauten. Esaterako, Peltierren tribuaren lurretan iparramerikarren ikatz eta uranio meatokirik garrantzitsuenak daude.

1960. urtetik aurrera natiboen eskubideen aldeko mugimendua indarra hartzen hasi zen. 1973. urtean hainbat tributako ordezkariak Wounded Kneen hirurogeita hamaika egunean protesta ekitaldian elkartu zirenean, Peltier hantxe izan zen. Komunikabideei esker, hildakorik ez zen gertatu, poliziek inguraturik egon arren. Handik bi urtera, FBIk azpia guztiz janda zion Amerikar Indiarren Erakundeari, buruzagi guztiak fitxaturik eta kontrolpean zeuden.

Peltierren patua 1975. urtean itzulerarik gabeko bidetik abiarazi zuten. Estatu Batuetako gizalderik txiroena omen zen Pine Ridge komunitateko jaietan, polizia federalek kanpalekua inguratu eta, bat-batean, tiroka ekin zioten. Bi agente eta indiar erakundeko gazte bat hil ziren. Peltier eta beste lau buruzagi agenteak hil izanagatik atxilotu zituzten. Inor ez zuten atxilotu Joseph Stuntz ekintzailea akabatuagatik. 1977.ean zuriek osaturiko epaimahaiak errudun jo zuen Leonard Peltier. Gerora frogarri batzuek funtsik ez zutela egiaztatu arren, juezek ez dute bestelako auzirik egin. 1973. eta 1976. urteen artean argitu gabeko asasinatu, suizidio eta istripu susmagarrietan 342 indiar buruzagi zendu ziren.

Gaur, Peltierrek idazkiak eta pinturak sortzen ditu etengabe bere ziegatik. Berberak dioenez, Wounded Kneen jazotakoaren ondorioa, txikizio hura sortu zuen politikaren emaitza besterik ez da bere egoera.

Artean, hainbat herri txikik antzeko egoerak jasan behar izaten dituzte, potentzia hegemonikoen mailan ez daudelako. Estatubatuar askorentzat indiar on bakarra hilik datzana da. Munduan ere uste zabaldua da etsairik onena hilda datzana dela, lupean gorrotoa baino ontzen ez den arren. Bihotz ehortziak, halere, gertu daude, egun berriaren argia noiz helduko zain.

Azken kritikak

Silueta
Harkaitz Cano

Irati Majuelo

Koxka bat estuago
Henry James

Aritz Galarraga

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Hasier Rekondo

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Maddi Galdos Areta

Poesia kaiera
Frank O'Hara

Asier Urkiza

Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa

Nagore Fernandez

Beste urte batez
Samira Azzam

Maialen Sobrino Lopez

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Iraitz Urkulo

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Mikel Asurmendi

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Zer egin Miranderekin?
Askoren artean

Irati Majuelo

Silueta
Harkaitz Cano

Ibon Egaña

Azken batean
Lourdes Oñederra

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

Hedabideak