« Etxean da | Atxaga, Nobel sarirako »
Zorrotz begiratutako trenak / Bohumil Hrabal (Fernando Rey) / Elkar / Alberdania, 2002
Zorrotz begiratutako trenak Ana Unanue / Aizu!, 2004-02
Istorioa: Txekoslovakiako trenbideetako langile gazte bat, Milos Hrmak, lanera itzuli da suizidio ahalegin baten ondoren. 1945. urtea da, III. Reicha erortzeko zorian da, baina alemanen trenek erabateko lehentasuna daukate oraindik (haiek dira “zorrotz begiratutako trenak”).
Emaitza: narrazio ederra, surrealista eta, aldi berean, existentzialista samarra. Liburuan garai eta gertaera latzak ageri dira, baina bizi-poz eta umore harrigarriz kontatuta. Egileak pasarte grotesko eta barregarri ugari tartekatzen ditu, egoera absurdoak behar baititu errealitatearen zentzugabea kontatzeko.
Onena: pertsonaiak, bigarren mailakoak batez ere. Hipnotismoaren indarrarekin tanke alemanak geldiarazten saiatu zen aitona, kolpe zorririk jo gabe bizi zen birraitona, maitaleari ipurdian tren-geltokiko zigilu guztiak jarri zizkion maniobraburua… Denak dira gogoangarriak, gizatasun handiko heroi inperfektoak.
Okerrena: Bohumil Hrabal (1914-1977) txekiar idazlearen obra bakarra, hauxe, irakur daitekeela euskaraz —Fernando Rey iruindarrak euskaratu zuen—. Hrabalek berak eta irakurle askok gehien estimatzen duten nobela (“Bakardade sobera zalapartatsua”), esate baterako, ez dago euskaratuta.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez