kritiken hemeroteka

8.758 kritika

« | »

110. street-eko geltokia / Iñaki Zabaleta / Elkar, 2003

Hiri-zuloan Asier Sarasola / Gara, 2003-12-20

Hauxe da Iñaki Zabaletaren liburuaren 28. argitaraldia, azken berralgitalpena, osorik berritua, hainbat zati gehituta, egileak berak espreski idatzitako hitz-atze berriarekin.

Esan bezala, hamaika argitaraldi ezagutu ditu “110. Street-eko geltokia”k, lehenengo aldia 1985 hartan izan zuenetik. Eta ez du, gero, liburuak bere kolore beltza galdu, nahiz eta ikastoletako hezkuntza-planetan sartuta egon, eta “bup” deitzen genuen zikloan hainbat belaunaldiren eskuetatik iragan, edo agian horrexegatik. Eleberri beltza bada, generoari dagozkion ezaugarri edo eredu berezien arabera garatzen da istorioa. Honela, adibidez pertsonaien profila ezaguna egingo zaigu, izan ere badago antiheroia; euskalduna aberri debekatuaren semea, iragan lauso baina abertzalea medio, ihesean New York erraldoira iritsi dena. Badago antiheroiaren laguna; Bigarren Mundu Gerrako beteranoa, mozkortia eta beltza. Badago emakume-fatala; botere, diru eta beste zenbait goseren biktima maltzurra. Badago neska; publizitate-agentzia bateko langile, neurriko arrakastarekin, hor nonbait maiteminetik denborak mina baino utzi ez diona, eta aurrekoak bezala, bakardadeak irentsita. Pertsonaiok azkar eta hitz gutxitan ematen dira aditzera, protagonista ez ezik, presa batean, iritziz azaleko geratuz, azpimarratzekoa edo indarra duena gertakarien haria delarik, eta pertsonaien garrantzia hariarekiko duten loturari utziz. New York-eko bizi-abiadaren isla, errorik inorekin edo inon tinkatzeko aukerarik ezarena. Bakartientzako hirian, metroaren garrantzia, bertako estutasunak bidaiarien distantzia mehetzen ez duela, bertako iragarki baterko aipu poetiko bat hautatzen baitu idazleak, liburuaren hasieratik istorio bereizitan bizi diren antiheroi eta neskaren arteko inkomunikazioa garaitzeko bide bezala, eta maitasuna itxaropenaren atea zabaltzea bezala dela adieraziz.

Ereduarekin jarraituz, eleberria beltza egiten duen osagarri funtsezkoak, droga-trafikatzaileen inguruko klandestinitate horrek, jada ikusia edo irakurria dirudi. Ikusia, zine beltz amerikarrari asko zor diolako eleberriak. Ikus-entzuteari orokorrean. Ikusteko kontatzen duela Zabaletak baitirudi. Edo hobe esanda, ikusten kontatzen duela, begirada batera eta bestera zehazki zuzentzen. Leihatila batetik guztia ikusiko balu bezala, eta irakurlea leihatila hortara daramalarik berak ere ikus dezan. Deskribapen zehatz eta zuzenak kasu, objektuen kokapen eta nolakotasun erreferentzia ugariekin. Plano desberdinak, plano zabaltzeak, protagonista dugu lehenengo plano narratiboan eta gero azaltzen zaigu, planoa zabaldu ostean, atzerago jarraiki duen pertsonaia

Esaldi labur eta estilo zuzen eta hariari herstuki helduan, orriak bizi-bizi iragaten dira, argitaldi berriak lagunduta, aditzekin batera, mugimendu eta ekintza sentsazio etengabea lortzen baititu idazle nafarrak. Eraman, sartu, joan, irten, utzi, hartu eta gisako aditzak maiz erabilita lortutako efektuan. Geldiunerako edo hausnarrerako tarterik ia utzi gabe, New York-en itzala atzean dabilelarik, eta horren ondorioz irauteko asmorik gabe, sakontasuna metroarentzako izaki, entretenigarria nahikariz eta aburuz, moldeekiko fidela den eleberria gertatuz.

Eta azkenik, hitz-atzean, idazlea ironiaz lepo agertzen da, moldetik at eta idazkera askean, berak sortutako pertsonaiaren edozein aztarnaren bila abiatuta, baita New York-eko Liburutegi Publikoan ere. Zorrak kitatze edo zamak arintze modua usainerako lagaz, iheslarien istorioa amaitutzat eman nahirik-edo, iheslarien historiak dirauen bitartean.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Kantu leuna
Leila Slimani

Maialen Sobrino Lopez

Odola kantari
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Bihotzean napalma
Pol Guasch

Irati Majuelo

Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera

Aritz Galarraga

Zerua hemen
Oihana Arana

Ibon Egaña

Espekulazioak
Arrate Egaña

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

Hedabideak