kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bederatzietatik bederatzietara / Leo Perutz (Anton Garikano) / Elkar / Alberdania, 2003

Hirian zehar Javier Rojo / El Correo, 2003-12-17

Leo Perutz 1882.ean Pragan jaiotako idazlea da, bere bizitzaren parte handi bat Austrian pasatu bazuen ere. Datu hau lagungarria zaigu idazlea bere testuinguruan jartzeko, Europako erdialdean eta mendearen lehenengo erdian kokatzen baita bere literatura, espresionismoa garatu zeneko inguruan, alegia. Eta nobela honek, euskal itzulpenean “Bederatzietatik bederatzietara” izenburua duenak, asko du espresionismotik. Bertan agertzen zaigu pertsonaia bat, Stanislaus Demba, hirian zehar ibiltzen. Lehenengo momentutik irakurlearen arreta erakartzen du, izan ere, zergatik jokatzen du horrela pertsonaia horrek? Nobelan misterio hori argituko zaigu poliki-poliki eta, bide batez, Viena aurkeztuko zaigu. Pertsonaia honek dirua behar baitu bere emaztegaia galduko ez badu. Hirian zehar ibiliko da diruaren bila, eta bidaia kalez-kale egiten duen bitartean Vienako gizartearen alderdirik esanguratsuenak, tipikoenak (dendariak, poliziak, jokalariak, ikasleak…) azalduko dira. Protagonistaren jokaera absurdoaren zergatia azalduko zaigu; haina irakurleak azalpen logikoa aurkitu duela pentsatzen duenean, amaierako sorpresatxoa etorriko zaio. Leo Perutz ezagutzea merezi duen idazlea da.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak