« Orekaren muga | Hirian zehar »
Kilkerren hotsak / Edorta Jimenez / Susa, 2003
Fusilatuen hotsak Albaro Rabelli / Deia, 2003-12-16
Aurreko lanetan ere Edorta Jimenez mundakar idazleak ekarri zizkigun gerra zibilaren oihartzun lazgarriak, batez ere ”Atoiuntzia” eta ”Laudanoa eta Sutautsa” ipuin bildumetan, eta “Azken fusila” eleberrian. Edorta Jimenezen narratiban zutabe nagusi bi, benetako tropoak direnak, ageri dira: gerra zibilaren sasoia, denborari dagokionez, eta Mundaka, espazioari dagokionez. Kilkerren hotsak deritzon eleberri honetan berriro topo egiten dugu zutabeokin. Jimenezek 36ko gerrara eramateaz gain, istorioa benetan Mundakako alkatea izan zen Alejandro Mallonaren figuraren inguruan harilkatu du. Itxura denez ”Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan” lan dokumentala prestatzen zegoela otu zitzaion pertsonaia horren gainean eleberria egitea. Horregatik, fikziozko pertsonaien alboan, liburuan ugari dira sasoi hartako hezur mamizko pertsonaia historikoak (Mallona bera, Lauaxeta idazlea, Robert Capa, David Seymer eta George Steer argazkilari eta kazetariak, Juan Duñabeitia kapitaina eta zerbitzu sekretuetako kidea…) baita benetako gertaerak ere. Horretarako Jimenezek Mallonaren beraren dokumentazioa erabili omen du.
Eleberria hasten da fikziozko pertsonaia den eta liburu osoan zehar narratzaile nagusiarena egingo duen Uriarteren etxean bisitari arrotz bat Mundakako elizan aurkitutako gerra garaiko agiri batzuekin azaltzen denean. Bisitariaren asmoa Mallona alkate kristaua eta matxinada faxistaren aldeko batzuei lagundu ostean zer zela-eta azkenean frankistek fusilatu zuten. Bisitaria Mallonak lagundu bide zituen Frankoren aldekoetakoen ondorengo bat da, iraganekiko zorrak edo kitatu nahirik dabilena. Mallonaren fusilamenduaren ingurukoetan oin hartuta, Uriarteren oroimenen eskutik, gerra sasoian zerbitzu sekretuetako kide lez agertzen zaiguna, gerrako beste hainbat pasadizo ezagutuz joango gara.
Mallonaren fusilameduaren nondik norakoen azalpena liburuaren alderik indartsuena bada, zuzen-zuzena eta suspense apur batez eta guzti kontatuta, orohar eleberri honen fikzio maila, baita planteamendu narratibo osoa ere, ahula begitantzen zait. Zalantzan ipini beharko genukeen narratzaile nagusiaren oroimen ahalmena, benetan pertsona zahar-zahar batez ari gara; etengabeko iruzkin ideologikoa; Uriarteren maitasun istorioa eta argazkilari famatuak agertzea, apaingarriak baino ez direnak; herriaren izena ezkutatu nahi hori, gero leku guztietan agertzeko, dira, besteak beste, eleberri on bat baino saio nobelesko ahula dela arrazoitzera naramatenak.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez