« Hotzak hitz | Nazismoaren sorrera »
Barrikadak / Patxi Zubizarreta / Alberdania, 2003
Gelditu ez den espresa Aingeru Epaltza / Nabarra, 2003-12
Patxi Zubizarretak, hemendik kanpora ere, badu sonarik aski gazte literaturan. Adin guztietako irakurleak biltzeko gogoa aspaldikoa du, hala ere: zorionez, gero eta maizago zeharkatzen du helduen muga, bere trebezia, bere estilo zuzen eta kontamodu arina —ez sinplea— aldean dakartzala.
80ko hamarkadaren hasierara garamatza ordiziarraren “Barrikadak” azken nobela laburrak. Urtea ez dator zehaztua, baina pista garbia ematen digu idazleak liburuaren hasieran: “Urte honetan zehar, Calvo Sotelo presidenteak hauteskundeak aurreratu, eta Felipe González gobernuburu izatera helduko omen da; Ronald Reaganek Etxe Zuria utziko omen du…”. Eguberri egunak dira eta Vigo-Hendaia espresak gibelera utzi berri du Arabako lautada. Hurbiltzen ari da ingurune basatietara, gerran dauden lurraldeetara. Bidaiari batzuek badakite; bertze batzuk jakinaren gainean egonen dira aurki.
Zubizarretak proposatu nahi digun bidaia ardazteko, bortz pertsonaia hautatu ditu, izan zitezkeen guztien artean: senarra utzi berri duen emakume galiziarra, bidaiariei ebastea ogibide duen alproja, goardiazibil aitatu berria, kale-borrokan dabilen gaztea eta alarguntsa zaharra, geltokira begiratzea denborapasa duena. Bakoitzak kapitulu bat osatzen du, eta talai hartatik bere barrunbearen berri ematen digu, bere bizia kontatzen, istorio (historia) handiagoaren atal. Elkarri txanda emanez, kontakizunak aitzina egiten du, idazleak irekia utzi nahi izan duen bukaeraraino. Batetik bertzerako zuloak betetzea irakurlearen lana da. Gisa hartara, baliabideen ekonomia izugarrian eta Antton Olariagaren marrazkiak lagundurik, Zubizarretak batzuen eta bertzeen barrikaden gainetik salto egiteko eta haratago zer dagoen ikusteko gonbit egiten dio irakurleari, tonu beltz eta gris ilunetako narrazio iradokitzaile honen bidez.
Moda erran izan zaio, baina ez da moda. Literatura mundua —bizia— geure buruari esplikatzeko ahalegina baldin bada, ez gintuzke sobera harritu behar gure historia hurbilean edo gure orainean —zer gertatu zaigun, nola honetaratu garen— arakatzen duten liburuen emari etengabeak. Gauzak nola dauden kontuan hartuta, ez dirudi berehala etetekoa denik: espresa ez da gelditu, eta nora doan ez dakigu. Erdarazko liburu produkzioan ez da nabari halako nahikeriarik. Haiek oso garbi dute, nonbait.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro