« Itsaso oso bat tarteko | Ermuko Espirituari bai »
Azalaren azpitik / Eukene Lizeaga / Edicionesbeta, 2006
Azalaren azpitik Maite Lopez Las Heras / kmk.gipuzkoa.eus, 2024-05
Azalak memoria omen du; alegia, orbanak behinolako eguzki-printzen ziztaden oroipen aleak ei dira. Azalak gehiegikeria salatuko du berea ez den kolorea erakusten hasi orduko. Azala iluntzean, egia azaleratzen baita, gezurrez mozorrotuta. Beraz, Lizeagaren hitzetan, azpialdea da egiarekin lotura estuan dagoena, inork ikusten ez duen hori, hain zuzen.
Egia, hortaz, izatekotan, azalaren azpian dago, hipodermisean, dermatologoek esango luketen eran. Poeta donostiarra memoriaz ari da, besteak beste, liburu hau osatzen duten poema labur eta sotil gehienetan. Naturaren topikoez baliatzen da usu egilea hizkera errazean azalekoak ez diren gaiez jarduteko, urteak joan ahala, inoiz aldatzen ez diren edukiez, kasu. Azalberritu arren, gizakion eginkizunak, inurrien ber gisan, berdinak direla gogorarazten digu, betiere udaberriko eguzkiaren begi gardenen izpiekin alaitzeko ahalegin hauskaitzean.
Oroipenaren katarsia aitzurtzen zaigu azalean, apurka-apurka, dermisaren geruza guztiak zulatu eta barreneraino poemen azala geurearekin ukitzen goazen heinean irakurketaren konpas geldiezinean. Askatasunaren azala ukitzeko, esaterako, beste edozein lorpen bezala, aurrez norberak eraiki dituen eta sinetsarazi dizkioten beldurrak baztertzeak eskatzen duen doitasuna urteekin soilik lortzen den umotasunera heldu behar da.
Eta adinaren irakaskuntza larruazalak nabarmenki erakusten du, tolestura eta zimurduren bidez, hostoak tolesten diren eran, euria erakartzeko. Gizakiok hainbat ekintza disimulatzen egindako ahaleginak errotik deuseztatzen ditu azpialdetik elikatzen den gainazalak. Gizakiok baino ez gara, Lizeagaren hitzek bete-betean asmatzen duten gisara, gerra guztien zein bake guztien jabeak.
Azaluskeriarik gabe, bere garaiko itxurakeriaren kritika ere tartekatzen du poetak ekintza lotsagarriak, falaziak eta kontzientziarik eza giroaren jabe egin direla baieztatzerakoan. Gaurko lotsak, ezkutatu gabe, egun-argitan eta kaleetan azaleratzen direla dioenean, nostalgiaren orbanak nabari zaizkio poetari azalaren memorian. Nostalgia, ondo dakigunez, itzuleraren mina baita.
Baina bereziki sekula azaleratuko ez diren hitzen poetikak osatzen du liburu hau; betirako barnean geratuko direnak, azalaren azpitik barreiatuko direnak, alferrik sakabanatuko ez direnak, leialenak zaizkigunak, hitzak ere azalean gordetzen ditugulako, edo haren oroipenean.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi