« Hotzak hitz | Nazismoaren sorrera »
Leuropa / Pablo Sastre / Susa, 2002
Leuropa J.A. / Ostiela!, 2003-12
Komunikabideetan puri-purian dagoen gaia dakar Sastrek oraingoan Beterriko kamioilari bat, jatorri magrebiarreko bere herriko lagun gaztetxo batekin batera Marokora joaten da, handik emigrante “ilegalak” ekartzeko asmotan… Kriston egungotasuna duen “tema” eta erderetara itzulia izatea merezi duen benetako nobela gogorra, ederra, ausarta da eta bere “molde klasikoko” izate horretan berrikuntzaren bat ere badakar, gure ustez.
Gaurko eguneko emigrazioaren arazo larria zertan den jakiteko baliagarri izan liteke. Izan ere, beste aitzakia eta zarata hots batzuekin tapatzen dutelakoan gaude: azken 14 urteotan, urtero 1.000 hildako ofizial izaten omen dira pateretan datozenen artean eta arazoa horretan bukatuko balitz…!
Eleberri hau irakurri eta gutxira bi kasu izan ditugu gertu xamar Goierrialdean: kasu batean, neska bat maitemindu da atzerritar beltz batez, beltzak neska engainatu du, honen ezjakinean emigrante afrikarrak garraiatzen harrapatu dituzte Frantzian eta kartzelan egon da neska hori nahi baino denbora gehiagoan; beste kasua: ergel xamarra izan den gazte bat, “pringatua” izatetik ateratzeko-edo, droga mundura itsatsi da azken urteotan, mogida handi-handi batean harrapatu dute Espainiako beheko muturrean, eta 15 egun baino lehenago kalean zen… Honetan ere lagungarri egin zaigu nobela, guzti hori “irensten” lagundu digu abenturazko nobela deituko geniokeen honek.
Tximi, pertsonaia protagonista, “motx xamarra” bada ere, abentureroa dugu, ausarta eta bere begirada, kontuak eta kontatzeko erak oso gertukoak egin zaizkigu. Irakurri baino gehiago, uste dugu entzun egin behar zaiola, bere begiradak gure entzumena eskatzen baitu. Bere idazkera edo hizkera lortua dago, oso sinesgarria egiten da. Ahozko literaturatik badu, narrazioa lehen pertsonan kontatua baitator eta esan liteke Tximiren antzeko pertsonaia bati edo besteri elkarrizketak egin eta haien transkripzioak bildu zitzakeela hau osatzeko (beste batzuetan egin ohi du Pablok halakorik).
Era berean, ikusten da gauzak diren bezala kontatzen dituela eta egia edo egiantzekotasuna eta bizitasuna lortzen ditu; dokumentazio alarderik egiten ez badu ere, edota are gehiago, datuak era ezkutuan eman arren, ondo dokumentatu da liburua idazteko; gainontzean, gurasokeria edo paternalismorik gabe kontatzen dizkigu bere oroitzapenak Tximik, bere nortasuna oso ongi landua dago eta duen mundu ikuskera harritzekoa litzateke baldin eta euskaldun / magrebiarra ez balitz eta hori dena baino mundutarragoa edo unibertsalagoa den Pablo Sastreren pertsonajea ez balitz…
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi