kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Kafka Bilbon / Pedro Alberdi / Alberdania, 2002

Kafka Bilbon J.A. / Ostiela!, 2003-12

Frankismoko azken bi hamarkadak ezin hobeto bildu zituen politika eta kultura aldetik Pedro Alberdik “Satorrak baino lurperago” liburuan. Orain dela gutxi irakurria geneukan (benetan bikaina, beste era batekoa bazen ere (kronika eta saiakera artekoa) eta oso ondo etorri zaigu honoko hau “osatzeko”. Han ez zen ageri bere ahots pertsonalik; honoko honetan bai, ordea: bere ikuspegi surrealista xamarra agerian geratzen da.

Bi ipuin, mundialak dira: “Kafka Bilbon” eta “Gabriel Aresti Eibarren”. Aresti Eibarren titula zitekeen ere ipuin bilduma hau. Bien ala bien giroketak, zein ondo ezagutzen duen Kafka (aspaldiko “Cartas a Milena” berrirakurri beharko dugu) eta a ze jokaldia egiten duen gola sartzeko! Alberdiren autobiografiakoak izango dira Bilboko ikasle garaiko eta giroko kontuak, baina gerora umotu eta mamitu den fruitua da Kafka hau irudikatzea Bilbon (Imajina ezazu Euskadi!). Bestalde, mundiala bere ikaskideetaz eta “lehia-kideez” (?!) egiten duen erreflesioa…

Beste hainbeste esan daiteke Arestiz, Eibarrez eta bertako giro eta intrahistoriaz, ongi asko blaiturik dago, oso ondo girotzen ditu garai bateko langile munduak esaterako… Aresti legez, Alberdik ez du izan behar eskritorioko eskritorea (Gabrielen pertsonaia hura bezala, milioika ipuin idatzi eta gero bakandu behar izan zituen hura…), baizik eta pixkanaka mozten eta zakarrontzira botzen, ipuin bakan batzuk salbatzen dituena dugu, eta salbatutakoak onak! Oso ona Arestiren ajearen karakterizazioa edo bere larruan sartzearena (erresaka zer den ezagun dute, biek ala biek, diogu guk, ondo asko ezagutzen ditugunok, bai bixamonak eta bai idazle gogoangarriak…).

Alberdi idazle fina da, prosa ederra du eta libre eta lotsagabe dabil liburu osoan zehar errealitatea eta fikzioa nahastuz. Hain ederki egiten du, ez dakizula zer den zer. Istorioek beti dute alderdi edo bukaera ezustekoa, alde surrealista lantzen du, “Kastigua” istorioak deja vu sentsazioa utzi digu, baina baita ustekabekoa… “Indarkeriaren gainean” narrazioak irudi surrealista samarrak ekarri dizkigu. Liburuaren bukaerako ipuinak oroitzapen lausoagoak utzi dizkigute, “Handitzen naizenean” eta “Eta bestek”, baina irakurterraza da, lasai-lasai ibiltzen da, ipuinaren azkenean apurtu arte, absurdu txiki batzuk ere sartzen dizkigu, eta pasadizu batetatik abiatuta, pentsarazteko moduko errelato sakonak eraikitzen ditu. Azkenaldian ezagutu dugun idazle interesgarrienetakoa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak