« Bederatzietatik bederatzietara | Misterioarekin berbetan »
Libreta horiko poemak / Pako Aristi / Susa, 2003
Egun arrunten geografia Jon Kortazar / El País, 2003-12-07
Lerro oso argiko poemategia argitaratu du Pako Aristik bere Libreta horiko poemak liburuan, eta izenburuari kasu eginez, poema soltez osaturiko liburua dela esan dezakegu: libretakoak gainera, zirriborro edo pentsakizunak biltzeko erabiltzen diren horietakoa eman duela argitara esan dezakegu.
Libreta horiko historia azken poeman kontatzen da: “Concceta Probanzak oparitu zidan/ libreta hori hau,/ behin kalean topo eginda”.
Lerro argiko poemategia, uneak eta segunduak kontatzekoa dena… guztia arin, guztia tonu narratibo batez, dena zuzen eta ahozko espresiotik hurbil. Inoiz esan dugun bezala, badago poesia eta kontagintza lotzeko tendentzia gaur egun, hizkuntza antierretorikoa erabiliz. Bide horretan kokatzen da Pako Aristiren liburu hau. Elaborazio artistikorik ez duela ematen du, baina ez da horrelakorik gertatzen.
Esango nuke, liburuan poema larregitxo daudela iruditu bazait ere, biografia asmatu bat erabili dela edo poetaren irudiaren sorketa eta eraiketa lana egin dela: bohemioaren itxura duena. Baina agian, kontuan hartu beharko genuke bohemio hitzak zentzu desberdinak dituela jaio zen aroan eta gaur egun (Bohemioa eta burgesa). Dena dela, itxura hori sortu nahi izan du poetak: “Bohemioa nire baitan bizi da,/ urruneko neskak maite dituen hori”.
Ahots horrekin batera tonu narratiboaz gain, badago galdutakoaren aroari buruzko nostalgiaz osaturiko hainbat sentipen testuan barrena. Kaleko filosofo batek hitz egingo balu bezala, izkinaren ertzetik. Joandako denboraren nostalgia nagusitzen da. Haragia tristea da, esan dezake poetak, moralista zaharrekin batera: “Bular gogoangarriak iruditakoak/ ez zaizkit orain batere gogoragarri”.
Niaren inguruko testuak nagusiak badira ere (eta desio sexualak ezkutatu gabe ematen direlarik ia idazkera automatikoan), satira kutsuarekin jarraituz, ez dira falta kritika sozialera apuntatzen duten poemak. Irakurtzerakoan, Aresti etorri zait burura, eta baita ere Erdi Aroko zenbait poeta (nahiz, beharbada, berriro beat belaunaldikoak izan gustukoenak egileak).
Baina Arestik Aristik baino laburrago idazten zuela iruditzen zait. Hain zuzen ere, liburu honen egileak pilaketarako tendentzia agertu duelako, eta horregatik ulertzen da lehen poeman botatako abisua: mantso irakurri liburu hau, bestela pilaketak arriskuan jarriko du irakurketa.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria