« Kandela turkoa itzali dela | Biziminaren paisaiak »
Izen baten promesa / Hedoi Etxarte / Susa, 2025
Oinordetzaren izenak Asier Urkiza / Berria, 2025-12-14
Literaturaren arloan nagusiki poeta gisa ezagutzen genuen orain arte Hedoi Etxarte. Izen baten promesa da autorearen lehenengo narrazio lana. 2020an zendutako aitaren galerak abiatutako eta guztiz blaitutako nobela da. Orokorrago, baina, belaunaldi oso baten kronika ere bada, baita 70eko hamarkada gatazkatsuari buruzko oroimen ariketa ere. Azkenik, narratzailearen tradizio edo genealogia jakin batekiko atxikimendu gisa ere har daiteke, Sortaldekoak aurreko lanaren ildoari lotuz.
Ponteko izenez deitzen zion liburuko protagonistak aitari: Aitor. Aitor Etxarte Berezibar da tituluaren atzean ezkutatutako izena, semeak nortasun oso baten, gorputz eta gogo jakin baten promestzat daukana. Aita hilaren profila taxutzeko asmoz, hots, bere aita izateaz harago Aitor nor izan zen jakiteko, narratzailea haren burkide eta lagun izandako horiengana hurbilduko da. Lagun horien lekukotasunak eta egilearen beraren hausnarketak tartekatzen dira kapituluetan. Kaieraren tankera ematen diote lanari argazki, gutun eta testu txatalek. Oroitzapen kutxa baten antzekoa da liburua, semeak hilondoan apailatutakoa. Aitaren lagun eta maitale ohien hitzak ahozkotasun kutsu nabarmenaz ekarrita daude. Haren bizitzaren hari bereizia da ahots horietako bakoitza, pertsonaiarekin une eta espazio jakin batean topo egin zutenak. Egilearen aita bihurtu aurreko Aitorren soslaia zehaztuko dute elkarrizketatuen hitzek. Pertsonen, tokien eta objektuen mosaiko aberatsa eskaintzen dute. Euren oroitzapenetan banaezinak dira Aitor eta garai historikoa. Esaldi berean doaz Aitor eta ezkerreko antolakunde iraultzaileen sigla mordoa, liburuak, asanbladak, manifestazioak.
Aitaren figura eta protagonistaren familiaren historia, hau da, gorago aipatutako tradizio horren kontaketa eta aitortza bere horretan interesgarriak antzemanagatik, hura oroimenaren bitartez berreraikitzean narratzaileari piztutako gogoeta eta sentipenek ildo sakonago bat iragartzen dute. Alegia, honako auzi hau planteatzea: defini ote dezakeen gure nortasuna —behar ote duen— aurrekoak nortzuk izan ziren jakiteak, eta hala bada zein neurritan. Neurri batean, hain zuzen, semearen identitate krisia —aitaren bizitzaren berreraikitzea eta berrosatzea egitera daraman horixe bera— hortik dator: hura bere izatearen ezinbesteko osagaia zelako kontzientzia hartzetik. Edo bestela esanda, aita gabe bera nor ote den jakin nahi izatetik. Galeraren osteko basamortuaren aurrean, soslai hartan hasiko da arakatzen semea, aita nor izan zen jakin nahian, aitarengandik hurbilago egoteko bitarteko gisa baino ez bada ere. Politikak toki handia hartzen zuen semearen eta aitaren arteko harremanean. Politikak du, halaber, nagusitasun osoa lagunen hitzetan. Dena politika dela jakinik, ordea, semeak ildo intimoan gehixeago sakondu izana eskertuko nukeen eta, azkenengo kapitulu ederrean egin bezala, arnasa gehiago hartzen utz ziezaion kontalariari aitaren oroitzapenarekin gorputzez harremantzeko. Tarteka sumatutako ahots horrek presentzia handiagoa izan dezan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez