« Ur urezko poemak | Iceberg bat kalearen erdian »
Behi eroak / Patxi Iturregi / Elkar, 2003
Kritika umoretsua A. de Amezaga / Bilbao, 2003-11
Gure hiriko zenbait plaza, kale, parke… behiez bete ziren, orain bi urte eta piku; dozenaka behi kolore eta alaidunez, hemengo artisten imajinazioak apainduak. Patxi Iturregiren (Laudio, 1952) bigarren liburu honek behiak dakartza, azalean eta izenburuan (animalia hau ez da bertan biltzen diren ipuin guztien protagonista!). Ikusten denez, autoreak ez du uzten ipuinaren generoa. Oraingoan, hamabi bildu ditu, guztiak garai berekoak, itxuraz solteak, gai diferentekoak eta gehienak Bilbon kokatuak. Umorea ere presente dago, gizartearen zeharkako kritika egiteko batez ere. Hortik, dudarik gabe, izenburua. Behi eroak-en amaiera batera helduko gara, ez ipuin liburu gehienetan gertatzen den bezala, azken ipuinak ez diola ezertxo ere aportatzen amaierari, hor kokatuta dagoela autoreak beste edozein tokitan kokatu izan balu bezala. Egia da gizonezkook sinple gisa geratzen garela istoriootan, galtzaile gisa, nahiz eta autoreak esan “istorioak lantzen ditut, ez pertsonaiak”. Iturregik Paul Auster oso gustokoa du eta Edorta Jimenez euskal idazlea bere maisutzat jotzen du. Azken honek, aurkezpenean,”hizkuntza bat landu nahi da liburu honetan eta nolabaiteko sinesgarritasun bat, eta oso estimatzekoa da ahalegin hori” aipatu zuen. Ipuin bat gomendatzekotan, Zabor artean arakatzen aukeratuko genuke, non ez baitago ez gaizto ez onik. Egun, munduko zazpi itsasoetan barrena ibili ondoren, Patxi Iturregi bere jaioterriko euskaltegiko irakaslea da. Idazle sariduna, orain zazpi urte lehenengo liburua kaleratu zuen, Haize kontra.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez