kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Francesco Pasqualeren bosgarren arima / Unai Elorriaga / Susa, 2024

Askatasun amorrua Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2025-02-22

Italia utzi eta Euskal Herrirako bidaia hasi zuen behinola Francesco Pasqualek (Sapri, 1825 – Bermeo, 1910). Bi mende beranduago, bere ondorengo batek, Unai Elorriagak, haren inguruko liburua idatzi du. Egiazko gertaeratan oinarritua dago kontakizuna, baina historiak ilundu dituen zuloak fikzioz apartuta, osatu du eleberria algortarrak. “Zerrien urak” izena du liburuko lehen kapituluak eta idazlearen maisutasunaren adibide bat da. Borobila da ipuina: herrixka italiar bateko giro politikoa eta biztanleen arteko konplizitatea zirriborratzen ditu, protagonistaren nortasuna eraikitzen hasten da eta, hasi eta buka, ipuin gisa funtzionatzen duen pieza osatzen du. Beste zenbait ipuinek, ordea, irakurlearen parte hartze aktiboa eskatzen dute: hortik, azalean ageri den puzzle desordenatua. Pieza batzuek protagonistaren garaikide izan ziren musikarien (Wagnerren eta Verdiren) pasarteak kontatzen dituzte eta trama nagusitik aldenduta daude. Haien bidez marrazten du idazleak XIX. mendeko giro politikoa eta kulturala: musikaren, emozioen eta ideologiaren arteko hirukia, adibidez, presente mantentzen da protagonistaren heriotzaraino. Formatuari dagokionez hartu du, beraz, Elorriagak arriskurik handiena. Bi generoren artean kokatu du irakurlea.

Migrazio prozesuak euskal literaturaren zentrora hurbiltzen ari diren honetan, infernutik ihes egiteari buruzko beste ekarpen bat da berea, klandestinitateari begirada europar klasiko bat eskaintzen diona. Pasquale erbestera kondenatuta dago eta bidaia horretan hautuak egin beharko ditu etengabe; behin eta berriz uko egitearen bitartez eskuratuko du bere bosgarren arima. Elorriagaren pertsonaientzat funtzio terapeutikoa betetzen du mundu onirikoak, eta pairatzen duten bortizkeriak eta galerak dotoreziaz deskribatzea hautatu du, historiak ahalbidetzen dion distantziatik.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak