« Oroimenaren xaflakortasunaz | Euskararen zoriak euskaldunon nahikaria behar duelakoan »
Ttau eta biok / Joseba Esparza Gorraiz / Denonartean, 2024
Soinuen dantza Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2025-02-01
Denonartean argitaletxeak dakarkigu Iruña Hiria IX. Nazioarteko Poesia Sariketa eskuratu zuen lana, Joseba Esparzak (1979) ondua. Autore horrek kaleratzen duen lehen poema-sorta bada ere, beste sari bat jasoa zuen 2023an, Nafar Ateneoko V. Nazioarteko Sariketa, hain zuzen.
Idazleak bidaia batean zehar gidatzen du irakurlea, non denborak, urtaroen eta naturaren elementuek, gehienbat, txorien presentzia sinbolikoak, bereziko garrantzia daukaten oroimenaren hariak bere bidea ehuntzen duen bitartean. Esparzak paratu dituen lau olerki multzoetan, Negar berria, Ezbaian, Baieztapen eta Negar gorria izenekoetan, egitura simetrikoa ezarrita dago, atal bakoitzean bost poema topatzen ditugularik.
Ustezko gertakari nimiñoetan —olatuen mugimenduan, supazterrean, txorien hegaldian— begirada pausatzen du, bere gogamenean lorratza uzten dutelako. Hartara, bere iruditeria poetikoak irakurlearekin partekatzen du bertsoetan barneko kontzientzia ez ezik lurrekoa ere adierazteko. Zenbaitetan, modu deitzailean agertzen zaigu (“Zer daukazu ene lagun”, “zaindu nazazu”); besteetan, misterioari eusten dio eta badirudi distantzia jarri nahi duela poema batzuen interpretazioa kriptikoagoa suertatzen delako.
Obra laburra den arren, batasuna erakusten du eta tonu lirikoa aise hautematen dugu hitzen jokoen eta irudien bidez. Izan ere, onomatopeien erabilerak (bulun-bulun, kriski-kraska, sigi-saga) arreta erakartzen eta giro herrikoiaren oihartzunak sorrarazten ditu. Horrekin batera, osagai batzuen errepikapenak, esate baterako, uraren aipamenak (hondartza, itsasoaren marruma, txalupa, karakola) gaiak xedatzen laguntzen du: helduaroan urteek nola gainkargatzen gaituzten galerekin eta itxaropenarekin —itzuri joan zirenekin zein etorri berri izango diren bakanekin—, eta gizakiak bere identitatea nola egituratua duen horren guztiaren gainean.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui