kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Coca-Cola bat zurekin / Beñat Sarasola / Susa, 2024

Urte amaieran hizpide izango den liburua, seguru Aiora Sampedro / El Diario Vasco, 2024-12-28

Frank O’Hara poeta amerikarrak bere poema-sorta ezagunenetako baten ildotik, zenbait euskal hiribururi (Donostia, Irun, Hendaia, Biarritz, Baiona) bertso-lerro batzuk eskaini zizkien. Hari horretatik tiraka, eta euskal aipamenaren zergatiak jakin nahian, Beñat Sarasolak ikerlana ondu du eta hartara jakin du New Yorken zuzendutako lehen erakusketaren pase berezian Espainiar artistak komisariatu zituela, haien artean Oteiza eta Chillida. Haiekin harreman zuzena izan zuen, baita garaiko beste artista batzuekin ere, Espainiara egindako bidaia baten kariaz. Lortutako informazioa eleberri batean bildu du Sarasolak. Hala dio berak liburuaren epilogoan.

Gauzak horrela, testuak saiakera kutsua du. Zentzu horretan, testua nahiko irregularra da: zati batzuetan egilea Sarasolaren alter ego lanak egiten dituen kazetari batez mozorrotzen da, bere ikerketaren ondorioak euskal irakurleari aurkezteko; eta zati batzuetan egileak bere irudimena hegan egiten uzten du, datu historiko objektiboen artean aurkitzen dituen hutsuneak fikzioz betetzeko.

Lehen zati horiek dira ziurrenik aiseen irakurtzen direnak. Baina fikziozko zati horietan idazleak gertakariak ia-ia etenda geratzea lortzen du, kontakizuna patxadaz luzatuz; bizitzaren ospakizuna konposatuz. Horiek dira nik gehien gozatu ditudan pasarteak. Gainera, testua kontatzeko erabilitako denbora-jauziek, dokumentazio-lana irakurtzen aritzearen sentsazioa gutxitzeaz gain, funtzionatzen dute tramaren tentsioa mantentzeko.

Bere izaera testual bereziagatik eta planteatzen duen gertakariaren interesagatik, euskal irakurleen artean hizpide izango den liburua dugu hau; seguru…

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak