kritiken hemeroteka

8.825 kritika

« | »

Hetero / Uxue Alberdi / Susa, 2024

Hetero Jon Jimenez / Gara, 2024-12-29

Literaturaren genero andana landu du Uxue Alberdi Estibaritzek (Elgoibar, 1984) “Aulki bat elurretan” (2007) nobela osatzeko Igartza saria jaso zuenetik: haur eta gazte literatura, eleberria (“Jenisjoplin”, 2017), saiakera (“Kontrako eztarritik”, 2019), kronika (“Dendaostekoak”, 2020), komiki gidoigintza (“Surfista”, 2023) eta narratiba (“Euli-giro”, 2013; “Aulki-jokoa”, 2009). Azken alderdi horri heldu dio berriz, oraingoan zortzi ipuin biltzen dituen lanean. Aurreko guzietatik ere badu honek nolabait, Alberdiren unibertsotik alegia, baina “Kontrako eztarritik”-ez geroztiko atrebimenduaz blaitu du “Hetero” (Susa).

Grekeraz, “hetero” hitzak “bertzea, bertzelakoa, ezberdina” erran nahi duen kontzeptua da. Orain bihurtu dugu arau eta normalitatearen oinordeko. Liburua osatzen duten narrazioek, hain justuki, bi adiera kontrajarri horiek jartzen dituzte parez pare. Hasierako etimologia horri helduz, bertzearen eraginez mintzo zaizkigu, batzuetan zeharka, bertzeetan zuzenago (elkarrizketa bidez Kubarako bidaia eta han emakumeekiko euskaldunek izan zuten jarreraz mintzo zaigunekoa, adibidez).

Forma ezberdinetako narrazioak dira, erritmo ezberdinekoak. Forma klasikoagoak, elkarrizketak edota ipuin baten hezurdura baino ez, zeinaren bidez erakutsiko digun zein hitz gutti behar den istorio bat kontatzeko; eta, aldi berean, idazlearen jardunera begira jarriko gaitu baita idazle-editorearen arteko harremanera ere edota honekin antzekotasun biziak dituen ikerlari-tesi zuzendariaren arteko hartu-emanera. Baina iritsiko gara ere 70-80-90eko hamarkadetako Euskal Herrira, klase kontzientziara (garbitzailearen kasuan ageri-agerikoa delarik), koxkortzen doan neska baten bidez bat etorriko ez den lehenbiziko maitemintze ez arautura edota lagunen arteko ahizpatasunera. Bikote heterosexual ezberdinen elkarbizitzaren bidez, errutina, desira eta jeloskorkeriaz edota aita-alaba harremanez mintzo zaigun moduan, mintzo zaigu ere arlo profesionaletan gertatzen den sexu jazarpenaz.

Protagonista guziak adin eta kondizio ezberdinetako emakumeak izanik (protagonista ez direnean ere, haien bigarren mailako papera da agerian jartzen dena), haien begiradapean bertzea den horren, alegia, gizon heteroa den horren, jarduteak sortzen dien beldur edota mina: jeloskortasuna, zalantza, lotsa, ezinegona, bortxa. Aldi berean, azaleratzen digu normaldurik bizi dugun eta heteroarau deritzogun injustizia epistemikoa. Eta Alberdiren bertuteetako bat da, preseski, egunerokotasunak hautemanezin bihurtzen dituen egoera horiek errealitatean doi-doi identifikatzea eta seinalatzea.

Azken kritikak

Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin

Peru Iparragirre

Mari-alderrai
Colette

Aritz Galarraga

Hegal egiten
Eneko Bidegain

Mikel Asurmendi

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak