kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Carvalho Euskadin / Jon Alonso / Susa, 2023

Carvalho eta Lanbas, aurrez aurre Jon Jimenez / Gara, 2024-08-25

Jon Alonso (Iruñea, 1958) egile oparo, original, umoretsu eta jantzia da, baina bere estilo heterodoxoak, bere eszeptizismoak eta hartu duen jarrera politiko guziz erradikalak mereziko lukeen aintzatespenik gabe utzi dute. Mundua ikusteko eta azaltzeko era berezi bat duten idazle apur horietakoa da. Harekin ados edo kontra gehiago egonda ere, beti dauka zerbaiten inguruan harritzeko eta irakasteko ahalmena. Izan ere, “gauza jakina da, literatura, informazioa eman beharretik aske egonik ere, noizean behin informatu ere egin behar duen lengoaia dela, ezer kontatuko badu”.

“Amaiur bat urtero” (Amaiur 1522-2022 eta (H)ilbeltza, 2022) eleberri historikoa albo batean utzirik, azken urteotan argitaratutako “Naparra, kasu irekia” (Elkar, 2020) eta “Beltzaren koloreak” (Susa, 2016) bi saiakerek lotura argia dute, jorratzen dituen gaietan bederen, “Carvalho Euskadin” (Susa, 2023) bere azken fikzio lanarekin. Genero kutuna duen literatura beltza eta saiakera politikoa uztartu ditu egile iruindarrak bertze behin, horretarako euskal literaturan 27 urte bete dituen Enekoitz Ramirez ‘Lanbas’ antiheroiari enkargua eginez eta berpiztuz, harekin batera, bere ironia fina eta esperpentotik hurbil den umore garratza.

Lanbas eta Vazquez Montalban idazle katalanaren detektibe ezaguna, Carvalho, jarri ditu aurrez aurre. Eleberri bi batean dotore harilkatuz, Lanbasi bere estilo lotsagabea eta lehen pertsona eman dizkio eta, Carvalhori, berriz, zeinaren hizkera ere antzeratu duen, hirugarren pertsona eta jarrera soil eta eleganteago bat. Lehena Montalbanen dizipulu den Sanchez Godin-i lapurtutako “Carvalho en Euskadi” liburuaren bila abiatuko bada, bigarrena 1982. urtean, hogei bat urte lehenago, desagertutako Kokotxa euskal militanteaz eta bere neska-lagunaz arduratuko da.

Gizartearen eta, batik bat, instituzioen kritika zorrotz eta satiriko bat egiten du Alonsok: politika eta gobernu kontuak eta berauen sabelazpia, euskarara itzultzea eta espainolarekiko menpekotasuna, euskal lurraldetasunaren auzia edota bertze herrialdeen Bizkai eta Gipuzkoarekiko subordinazio politiko eta kulturala, kultura bera eta literaturaren funtzio eta negozioa… Lerroen artean, gertakari historiko eta egoera politiko berriagoak atzematen ahal ditugu, erraten ez denak, ezkutatzen dituen paralelismo isil horiek, irakurketa eta geure irudimena aberasten dituztela. Egonen da odol eta heriotza falta egotziko diotenak eleberriari, baina, muinari erreparatuz eta hondo-hondoan begiratuz gero, aurkituko du batek heriotza ugari: gerra zikinak eraildakoena, Euskal Herria berarena, demokraziarena eta baita kultura zein literaturarena ere.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak