« Barruak hustu | Ur urezko poemak »
Eguraldiaz hizketan / Mikel Peruarena / Elkar, 2003
Poesiaren erabilera Javier Rojo / El Correo, 2003-10-29
Mikel Peruarena Ansaren “Eguraldiaz hizketan” izeneko poema liburu hau printzipio-aldarriakapen batekin hasten da. Izan ere, lehenengo poeman balizko irakurleari adierazten zaio eskuen artean duena ez dela poema liburua, bertan irakurriko dituenak ez direla olerkiak. Irakurlea, hala ere, berehala ohartzen da horrelako aldarrikapenaren atzean jarrera erretoriko bat baizik ez dagoela. Poesia liburua baita eta liburuaren planteamendu osoa jarrera estetiko baten arabera ardaztuta baitago. Hasierako olerkiak amodiozko poesiaren esparrukoak dira, eta haietan poeta “zu” batekin agertzen zaigu mintzatzen. Edonola ere, amodiozko poesia hau, poliki poliki, amorruaren adierazpenera lerratzen da. Izan ere, poetak pentsatzen du ohiko poesiak ez duela islatzen errealitatea, izenburuan adierazten den ildotik, ohiko poesia eguraldiari buruzko hizketaldi funts gabeak bezalakoa baizik ez dela. Eta berak funtsera, errealitatera jo nahi du. Gauzak honela, poesia biluztu eta Euskal Herriaren egoeraz erreferentzia zuzenak agertuko dira. Beste maila batean sartzen da poesia, ikuspuntu politiko zehatz bat azaltzeko tresna bihurtu delarik. Eta nago, halako poesia gustatzeko, irakurlea ikuspuntu harekiko sintonia osoan egotea ezinbestekoa dela.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui