« Haize kontra | Poesiaren erabilera »
Eguraldiaz hizketan / Mikel Peruarena / Elkar, 2003
Barruak hustu Igor Estankona / Deia, 2003-10-28
Izan ere, poesia idazteko arrazoi boteretsuena barruak hustu ahal izatea da. Beste modu batera lehertu egingo liratekeenak sormenaren ordenak soilik bihur ditzake erabilgarri. Osterantzean lurrari ostikoka arituko ginateke beti, edo oraindik txarragoa dena, “poetak garelako” egunero loreak banatzen eta tximeletei musuka. Mikel Peruarenak bere erdibidea aurkeztu berri digu lehenengo liburu honetan, Elkarren poesia sail beti interesgarrian aurkeztu ere. Gailurren faltan erregulartasun txundigarria eskaintzen ari dira Elkarrekoak, baina, zelan ez, pastel guztiek behar dute gerezitxoa puntan. Peruarenaren liburuak ere ez dirudi jarri behar dionik, nahiz eta aurrera emandako beste pausotxo bat izan.
Mezu garbiak eta lirika hutsak osatzen duten dikotomiatik ihesi, bien bitarteko bidezidorretatik egindako bidaia da “Eguraldiaz hizketan”, tituluak iradoki dezakeenaren kontra, ez baitago elkarrizketa hutsalik liburu honetan. Poema bakoitza kontzientziara bideratutako gezia da, helburu zehatz batekin landutako pieza. Bizitzari dagozkion erabaki etikoen itzulpen poetikoaren oinarri bakartzat zintzotasuna harturik, hernaniarrak irakurlearekin erdibanatu gura ditu errealitatea ulertzeko ahaleginak. Maitasuna, politika, anaitasuna, etsaitasuna… guztia hain modu estandarrean aurkezten dugun garaiotan “hemen naiz ni, honela sentitzen dut hau guztia” esanez datorkigun poeta da Peruarena, bigarren maila batera baztertuz poesiak askotan berezko dituen itzulinguruak.
Hala ere, nork ukatu itzulinguruaren grazia dela poesiaren artearen osagaietako bat? Nork ez du maite beste leku urrun batzutatik bueltan datorren mezu hurbilekoa? Galderok otu zaizkit “Eguraldiaz hizketan” bukatu dudanean. Irakurtaldi bizia eta trinkoa da idazlearen luma ausartak eskaini diguna, baina bizitasun eta trinkotasun horren zati bat sakrifikatuko nuke, irakurle naizen aldetik, noraez apur baten truke, ameskeria apur baten truke.
Ezin ukatu, egia osorik esateko, irudiz beteriko pasarteak ere badaudela liburuan eta bereziki aberatsak direla, esate baterako, “Estazioan zain dauden gure bihotzak” ataleko poema asko. Baina badirudi idaztearen dinamikak berak eskein ditzakeen ezusteko aukerak edo munduko iruditeria guztia ez direla gai Peruarena helburutik aldentzeko. Garrantzia mamiari ematen dion liburua, inondik ere, aukera horrek dituen arrisku guztiekin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi