kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Bizia lo / Jokin Muñoz / Alberdania, 2003

Bizia lo Nagore Telleria / The Balde, 2003-10

Hiru dimentsiotako betaurrekoekin begiratzen du Jokin Muñozek ingurura. Bertan plano ezberdinak erakusten dizkigu. Lehendabiziko dimentsioan abertzaletasun konprometituaren ajeak agertzen dira. Kromagnon kalashnikov bati helduta. Hamabost urte pasatzen ditu barruan. Taldeko intelektuala, Bakunin, unibertsitateko irakaslea da. Kromagnonen semearena hain zuzen. Ordurako Kromagnon desmarkatu da eta emazteak utzi ere egin du. Kontzientzia ideologikoa. Bigarren dimentsioan familiak sortzen dizkigun lotura inkoherenteak agertzen dira. Trafikanteak anaia tontoari amnistiako pegatinak ematen dizkio paparrean jartzeko. Hark garabiei harri tiraka pasatzen du eguna Che Gevararen kamisetak soinean dituztenek tiro egiten duten bezala. Trafikantea auzokidearen komandoak hiltzen du tirokatuta. Belaunaldien arteko koskak ere hor daude. Gurasoak telediarioa ikusten kotxearen leherketako berrian semearen izena esango duten beldur. Hirugarren dimentsioan sakontasuna dago. Heriotza. Haurra ohean altxa ezinda gaixorik mekano batekin jolasean, eta gurasoak negar zotinka ezkutuan. Bizia lo.

Bost ipuin laburretan kontatutakoaren printzak dira hautatu ditugunak. Ausardia garesti dagoen garai hauetan, zorrotz eta alferrikako txalamatikarik gabe idatzitakoak dira denak. Banatu beharreko liburua dudarik gabe. Egunkariarekin zabaldu ezkero ez luke oihartzun gehiegirik ere. Hortaz Sin Chanen ondoan eman beharko lukete kapituluka, edota bestela institutu eta unibertsitateetan derrigorreko irakurketen zerrendan sartu.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak