kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Larrosa bat Groenlandian / Iban Garro / Denonartean, 2023

Lokarriak munduan Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2024-03-09

Iruñeko XVII. Nazioarteko Poesia Sariak balio izan du Iban Garroren lana ezagutarazteko. Horren harira, pozgarria begitantzen zait sariak ez direla soilik poeta gazteen loria aldarrikatzeko baizik eta olerkari helduen helmenean badaudela -nahiz eta, maitasunean bezala, izaera likidoa edo definigaitza izan gaztetasunaren aferetan-.

Liburuko 39 poemetan gaien aniztasuna antzematen dugu: errutinarekin apurtzeko beharra, oroimena, identitatea, isiltasuna edo bizieran ezkutuan daramana, Garrok neurritasuna erakusten duelarik sentimenduei eusteko. Hots, natura maite duen pertsona gisa agertzen da, inguruan duenari adi, baina krudela eta gizakiarekiko izaera arrotza agerian jartzen duen natura horrekin erabateko atsegin hartu gabe.

Poemek erritmoa dute eta idazle lesakarrak sorkuntza poetikoaren bideak ezagutzen dituela uzten du argi, olerkigintzaren berezko elementu klasikoak darabiltzalako, hala nola, sinonimoen eta antonimoen elkarketak edo zenbait hitzen antzeko sonoritatean oinarrituriko hizkuntza-jokoak. Baliabide poetiko horien erabilerak ahalbidetzen dio belarrirako erakargarria izatea eta beste esanahi batzuetarako sarbidea iradokitzea alderdi semantikoan. Halaber, ahozko tradizioaren elementuak ere azaleratzen dira, errima, esaterako. Horrekin batera, euskalkiaren erregistroak, nafarrerarenak, ahozkotasunaren arrasto hori lortzen laguntzen du. Garroren bertsolari formazioa baliotsua suertatu zaiolakoan nago, bertsolaritzaren teknikak eriden daitezkeelako testuan.

Poema batzuek beharbada sinpleegiak iruditu arren, ez dago zalantzarik obra honetan poesiak eragiten dituen irrikak eta egarriak bizirik iraun dezatela erdiesten duela Garrok, poesiak edozein adin eta garaitan errealitateari bira ematen diolako eta bere ahalmen estaria deskubritzen dugulako.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak