kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Suak erreko ez balu / Eneko Barberena / Txalaparta, 2023

Gutarrak Danel Lauzirika Erkiaga / Prest, 2023-12

Bat hartu eta utzi, erreferente soziopolitiko eta kultural zaharrunoz lepo (ondo dago V. Asanbladakoak irakurtzea, baina…). Hurrengo liburua hartu eta are okerrago, euskal prentsako kazetari orotxiolari baten desbenturak irakurri beharrez. Lehen ez bezala, aspaldion uxatu egiten naute abiapuntu gutarregiek.

Hirugarrenean, baina, ttak: argumentu aldetik gutarrismoan erortzeko osagai denak dituen nobela batek egin dit argi iluntasunean. Iratiko oihanean sute baten ondorioz hildako hiru mendizaleren kasua ikertzeko artzain artean ibili behar duenarena ez zitzaidan erakargarri, baina hasierak berak uxatu du aurreiritzi oro. Eneko Barberenaren Suak erreko ez balu nobela beltzaz ari naiz.

Protagonistaren izaera berezi eta gogorraren bidez egin dio ihes idazleak paisaiaren bukolikotasunari, Aezkoa idilikoa kontu erreal zatarretara eramanez. Ainhoa Sanz peritu protagonistak gutarra izateko elementu guztiak ditu: euskaltzalea-feminista-ezkertiarra. Baina horri honakoak gehitu dizkio idazleak: Arrasateko punkismoa, broma gutxiko izaera, berrogeiak betetakoon zinismoa eta alkoholismo latza. Koktel aparta.

Begirada punkarrak lagunduta, brutalak dira parrokiano batzuen erretratuak eta eszenak, hala nola Luzaideko kontrabandista-mafioso zaharren bunkerrekoa zein festa-girokoak. Gai zaharren ikuspegi freskoa ere badu nobelak: urteetan euskal gatazkaz arduratutako guardia zibilen okupazio berriak, mugalari lanbidearen eraldaketak, paradisu naturalen ustiapena eta horrekin lotutako bizi eta lan-baldintzak zein turismo ereduak.. betiere umore finez zipriztindua, Barberenak ederto zaindu baitu umorerako tartea. Nobela beltz ona.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak