kritiken hemeroteka

8.741 kritika

« | »

Gizadiaren oren gorenak / Stefan Zweig (Edorta Matauko) / Katakrak, 2023

Kontakizun historikoak Nagore Fernandez / Berria, 2024-01-28

Jorge Luis Borgesek adierazi zuenez, historia fikzioaren formetako bat omen da, guztietarik beste bat gehiago. Eta esango nuke Stefan Zweigek hori berori erakusten duela Katakrak etxeak argitaratu eta Edorta Mataukok euskaratu duen Gizadiaren oren gorenak saiakera-lanean. Bertan, gizakion Historiako hamalau une garrantzitsu eta transzendental kontatzen dira, inoiz lehenago kontatu ez dizkiguten moldez eta zehaztasunez. K.a. 44an abiatzen da saioa, Zizeronen erailketarekin, eta 1919an bukatzen, Lehen Mundu Gerrako txikizioari amaiera eman (omen) zion itunaren negoziazioekin, eta Woodrow Wilsonen bakerako ametsaren porrotarekin. Bidean, Ozeano Barearen espedizioaren odisea, bai eta Aro Garaikidea markatu zuten izen garrantzitsuak (Napoleon Bonaparte) eta ez horren ezagunak ere (Grouchy) ezagutuko ditugu. Hamalau gertaera, hamalau une aldaezin eta goren; nondik begiratzen zaion, idazleak protagonista historikoon gertaerak epikaz hasten dituen arren, guztiak ere porrotean eta tragedian bukatzen baititu. Ematen du horrek zer pentsatua gizakiaren joeraz eta gaur egungo amaierarik gabeko gerrez.

Horiek kontatzeko Stefan Zweigek aukeratu dituen estetika eta ikuspegi mikroskopikoa dira gailenduko nituzkeen alderdiak: batetik, ikuspegi mikroskopikoa, idazleak Historia bezala kontatu eta transmititu dizkiguten une erabakigarri horietan begia jarri, euretan baitaratu, eta detailez eta xehetasunez hornitzeko eta kontatzeko gaitasuna erakutsi duelako. Mikroskopioak legez, idazlearen kontakizunek iraganeko geltoki horietan pausatu eta zoom egiteko aukera eskaintzen digute, gertaera nagusiaren ingurumarietan jazotakoak ezagutzeko parada. Arrakala bat xehetasunean eta detailean. Bestetik, errealitatea fikzioaren tenoretik eta moldetik kontatzeko egileak duen abilezia ere nabarmentzekoa da. Historiari, hots, modu objektiboan (erakutsi digutena objektiboa dela onartzen baldin badugu, noski) kontatutakoei izaera literarioa edo estetikoa ere erants dakiekeela erakusten digu Zweigek, nahiz eta Historia kontatzen ari, fikzioak, eta batik bat, narratibak bere-bereak dituen estrategiak baitarabiltza.

Besterik da idazleak nor fokalizatzen duen, eta noren diskurtsoa eta perspektiba goratzen dituen. Obraren jatorrizko bertsioa 1927an argitaratu zen, artean gaur egun bogan dauden ildo teorikoak gizartean pausatu gabe zeudela. Hainbatek esango didate gaur egungo diskurtsotik epaitzea tranpa egitea dela, ezin baita XX. mendeko testu bat, ideologikoki behintzat, XXI. mendeko ulerkeraz modu berean irakurri. Baina saihetsezina zait: irakurleak ikuspegi eurozentrista batekin egingo du topo, zeinak gizon (eta ez emakume) zuri eta, batik bat, burgesak ekarriko dituen lehen lerrora. Edozelan ere, gauza batek ez du zertan kontrakoa adierazi: Stefan Zweigen narratibazko lanak gehiago gozatu ditudan arren, idazlearen beste soslai bat eskaintzen digu obrak, zeinak gizakion grands récits horiez zer pentsatua ematen duen. Jatorriz alemanez idatzitako testua euskaraz irakurtzeko plazer duenak horra hor Mataukoren itzulpen exijente baina duina.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Maddi Galdos Areta

Alderantzira zamalka
Mckenzie Wark

Irati Majuelo

Harakinen alaba
Yurre Ugarte

Joxe Aldasoro

Gaueko zaintzailea
Julen Belamuno

Mikel Asurmendi

Erbeste
Juan Garzia

Asier Urkiza

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Maialen Sobrino Lopez

Biba gorriac!
Imanol Murua Uria

Mikel Asurmendi

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Patxi Iturregi

Terraza debekatua
Fatima Mernissi

Amaia Alvarez Uria

Poesia kaiera
Elizabeth Bishop

Irati Majuelo

Godoten esperoan
Samuel Beckett

Aritz Galarraga

Esaterik ez dagoenaz
Fito Rodriguez

Iñaki Lopez de Luzuriaga

Bazter utzietan
Karlos Linazasoro

Hasier Rekondo

Gari errearen urrina
Fertxu Izquierdo

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

Hedabideak