« Barrikadak trenbidean | Historia fikzio, fikzio historia »
Hodei berdeak / Jon Alonso / Susa, 2003
Fikzioa eta errealitatea, uztarri berean Maider Ziaurritz / Beterriko Liburua, 2003-10
Frankismo garaiko Iruñeko abertzaleen giroa agertu nahi izan du Jon Alonsok “Hodei berdeak” liburuan, eta, horrekin batera, klandestinitatean ibili behar izan zuen belaunaldi ahaztuxe hura berreskuratu, omenaldi txiki bat egite aldera, idazleak berak adierazi duenez. Hain zuzen, 60ko hamarkadan frankismoaren laino beltzak Euskal Herria itzalpean hartua bazuen ere, bazen euskal abertzaleen artean, eta zehazki iruindar abertzaleen artean, itxaropenezko hodei berderik ikusten zuenik ere, nahiz jakin hodei berde horiek ezinbestean tanta gorriz bustiko zituztela bazterrak. Testuinguru hori kontuan hartuta, nobela historikoa idatzi du Alonsok, ez baita falta hainbat pertsona ezagunen aipurik, ez eta urte haietan jazotako hainbat gertaerari buruzko erreferentziarik ere.
Azken batean, garai historiko bat hartu du kontakizuna mamitzeko, eta agertokia ere ez da bere irudimenaren fruitua, Iruñea bera hartu baitu kokaleku nagusi —Uruguai, Madril…, dira beste batzuk—; baina hain ongi definitutako marko horretan, nahasi egiten dira benetako izen-abizenak dituzten pertsonak, guztiz historikoak ez direnak eta fikziozko pertsonaiak, eta baita gertaera errealak eta asmatutako pasadizoak ere; eta, hain zuzen, errealitatearen eta fikzioaren arteko nahasketa konplexu horrek emango dio irakurleari lana, hor izango du bere egitekoa, irakurle eitea emango diona, nobela honek irakurketa aktiboa eskatzen baitu; izan ere, dokumentazio lan handi baten ondorio da Hodei berdeak liburua, baina ez da nahikoa datu zaparrada, harreman sare korapilatsua bere horretan irenstea: ezer ulertuko bada, beharrezkoa da gure historiari buruzko ezagutza pitin bat lardaskatzea, kausa-ondorio harremanez hausnartzea, eta errealitatearen eta fikzioaren arteko mugaz harago ikustea. Aldi berean, baina, horrek emango dio irakurleari istorioa dekodetzeko jakin-mina; izan ere, Jon Alonsok hain maisuki landutako bilbea katramilatsu bezain ondo josia gertatzen da: CIA, EAJ, ETA siglen azpian aski harreman konplexua agerrarazten du, baina labirinto horretatik artez irteten asmatu du, ur handitan sartu izanagatik, bertan ito gabe. Gainera, eta idazkeraz ari garelarik, paragrafo luzeak erabiltzen dituen arren, ez da gramatikaren bihurrikerian galtzen, esaldiak biziak eta etenak ugariak baitira.
Joseba Jaka III. Literatur Bekako saria irabazi zuen Jon Alonsok proiektu honekin, eta, orain, “Hodei berdeak” nobela landua argitaratu duelarik, garbi erakutsi digu sari hori ez dela debaldekoa izan.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi