« Esadazue Ismael, esadazue Moby Dick | Kostaldean mairurik bai, wesh! Eleberri bortitza eta eztia »
Europa bezain zaharra / Joxe Azurmendi / Jakin, 2023
Beto parentala euskarari Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2023-12-03
Joxe Azurmendik argitaratu duen azken liburuak hizkuntz ereduen inposizioan jarri nau pentsatzen. Ez, Europa bezain zaharrak ez du hezkuntzaz hitz egiten. Jakin-en eskutik argitaratutako liburuak Erdi Aroaren eta Errenazimentuaren arteko Europara garamatza. Besteak beste, Frantzia, Espainia, Ingalaterra, Italia eta Portugaleko arkitekturaz, literaturaz eta historiaz dihardu. Arakatu egiten du nazioa nola ulertzen zen orduan eta nola ulertzen den egun. Agerian uzten du egungo nazio-estatuen atzean, orduko fundamentalismo kristauek bizirauten dutela sekularizatuta. Kostatzen zaizu hezkuntzarekin lotura ikustea? Jarraitu irakurtzen.
Hizkuntza ereduen hezkuntza sistema ez da euskarari jazartzen zaion beto parentala besterik. Noski, beto parentala beste zerbait izendatzeko erabilita ezagutzen dugu. Voxek eta PPk eta UPNk eta Navarra Sumak Espainia hegoaldean eta Nafarroan Skolae gisako programen aurka erabili nahi duten zentsura neurria da. “Genero ideologiaren” mamua hauspotu eta gurasoek haurrei lotutako auzien gainean erabakitzeko luketen askatasuna aldarrikatzen dute. Espainiar progreek diote ezetz. Eskubidea ez dela gurasoena, haurrena baizik hezkuntza integral bat jasotzeko.
Hizkuntza ereduez hitz egitean Espainiar progreek eta euskal neokonek ez dituzte eskubide kontuak hain argi ikusten. Bat batean, hizkuntzari dagokionez, ez du inporta haurrek hezkuntza integral bat jasotzeko eskubidea dutela. Inporta duena da gurasoek aukeratzeko askatasuna izatea haurrek zer hizkuntzatan ikasiko duten erabakitzeko. Hau da, euskarari beto parentala jartzearen alde daude espainiar progreak eta euskal neokonak.
Jarrera horiek itxuraz dira soilik kontraesankorrak eta Joxe Azurmendiren liburuak ulertzen laguntzen digu. Liburuarekin argi gelditzen zaigu betoen atzean sekularizazioz kamuflatuta dagoela nazio-estatu europarraren izaera kristau-fundamentalista. Bada, hizkuntzen zapalkuntzari leku pribilegiatua eman zaio modernitatearen hasieratik lurraldetasun zapaltzaile horren egituraketan.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza