« Gertaera latz baten lekukotza; testigantzen erreka-latsa | Ibai berbera »
Ura saltoka / Juan Kruz Igerabide / Alberdania, 2023
Naturaren kultura Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-09-16
Maitasun gutun bat izadiari. Horixe da Juan Kruz Igerabideren azken saiakera. Maitasunaren eta heriotzaren ondoren, natura izango da ziurrenik poema gehien inspiratu dituen gaia; baina gutxitan heldu zaio halako fintasunez. Testuak naturaren freskotasunaz gozatzen badakien pertsona baten esperientzia eta hautsak jandako liburuetako jakintza harrigarriaren arteko orekan idatziak daude. Jubilatzen ari den belaunaldiaren mundu ikuskeraren eta sinbologiaren isla baliotsua dira, eta ekologiaren militante izan gabe ere naturarekin konektatuta mantendu den sektorearen testigantza.
Autoreak naturako hainbat elementu bat hartu ditu abiapuntu gisa: txoko bat (Saturraran, Ursalto, Hiru Erregeren mahaia…), animaliaren bat (txantxangorria, ehunzangoa, katuak…), landareak (haritza, sendabelarrak…). Elementu horiekin lotutako oroitzapenak eta jakintzak harilkatu ditu, guztira 37 artikulu labur osatzeko. Egiten dituen erreferentzietan asko irakurritako pertsona baten hegoak sumatzen dira, oso gora hegaldatzen. Greziar mitologia eta Euskal Herriko herri jakintza ageri dira; baina, batez ere, bere bizitzarekin zerikusia duten parajeak. Nire gusturako, heltzen den parajearen eta gaiaren antzinatasunarekin bat dator artikuluaren kalitatea. Zenbat eta gazteago idazlea, zenbat eta zaharrago oroitzapena, are urregorriago. Zenbait artikulu maisulanak dira. Aforismoetan trebatutako esaldi kontuntendeak tartekatzen ditu, gutxiren luman topatu litekeen estilo umoretsu edo poetikoarekin. Patxadaz mintzo zaio irakurleari Igerabide; makila eskutan, kasik basoaren parte. Ordulariak markatzen duen denboraren atzetik ziztuan doan trekkingzaleak ikusiko ez duen mendizale jakintsua da. Gelditu zaitez, irakurle, eta egin iezaiozu eguraldiari buruzko edozein aipamen. Basoa sumatuko duzu, hizketan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez