« Pozaren erdia zirkuluaren koadraturan legoke, beste erdia, balego, koadraturaren zirkuluan | Maitasuna infinitua da. Atartean, amour mais pas toujours… Edo! »
Alferrikakoaren balioa / Nuccio Ordine (Fernando Rey) / Pamiela, 2023
Kulturaren balioa(k) Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-07-29
Fernando Reyk euskaratutako liburua maiatzean plazaratu eta Nuccio Ordine pasa den hilean zendu zen. Nahi gabeko kasualitate horrek aukera ezin hobea ematen du idazle italiarrari omenaldia egiteko euskaraz haren obra famatuena irakurriz.
Hiru ataletan banaturik, lehenengoa literatura eta beste arte batzuen (ustezko) erabilgarritasun ezari eskaintzen dio, non jakintza humanistikoak alferrikakotzat jotzea kritikatzen duen etekin ekonomikorik ez ekartzeagatik. Alderantziz, baliagarri deritzo hobeak egiten laguntzen digun orori, arrakasta ekonomikoaren mende egon beharrik gabe. Bigarrenean, hezkuntza eta kultura-jardueren onuraren logikak eragindako ondorioen ildotik, hezkuntzari eta horren azken erreformei heltzen die. Gaiak kezkatzen du pentsalaria irakaskuntzaren kalitatea murriztu delako. Areago, ikasleak bezerotzat hartuz gero, bezeroak beti arrazoia izango du. Horrela, hezkuntza eta kulturaren merkantilizazioa gaitzesten du, kantitatea kalitateari gailentzen zaiolako. Hirugarrenean duintasunez eta maitasun eta egiaren jabe nahi izateaz dihardu, jabetzaren irrikaz, alegia; aberastasunak eta botereak ilusio faltsuak sortzen dituzte maitasunari eta egiari kalte egiten diela adieraziz. Saiakera ixten da Abraham Flexnerren testu batekin.
Gaurkotasun handiko kontuei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaitu liburuak. Ikerketa zientifikoa eta jakintza humanistikoak defendatzeaz gain, giza duintasunaren beharra nabarmendu eta hori ezagutzaren eta hezkuntzaren bidez erdiesten dela aldarrikatzen du. Espero dezagun Ordineren mezuak oihartzuna izango duela datozen belaunaldientzat.
Amaitzeko, Fernando Reyren euskarazko itzulpenak aparteko aipamena merezi du, autorearen ideiak —humanismoz, xalotasunaz eta itxaropenez beteak— gure hizkuntzara bikain ekarri baititu.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi