kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Bichta éder / Eneko Bidegain / Elkar, 2023

Ahaltsua eta garaia Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2023-07-22

Theodore Vermandois agurearen heriotzaren osteko jauregi baten esku-aldatzeak zenbait galdera azaleratu ditu, eta kazetari bat haritik tiraka hasiko da. Lapurdiko lurren espekulazio inmobiliariotik haratagoko interesa duen albistea osatuko du protagonistak orrialdeak pasatu ahala: naziekin lotura duen jabea, bortxaketak… Eñaut kazetariaren ikerketa su motelean egosi beharreko platera da; pixkanaka-pixkanaka, beste hainbat pertsonaiaren laguntzaz, argitaratuko du Bichta éder izendatu duten proiektuak argi baino itzal gehiago duela. Kazetariaren ikerketa prozesua eleberri beltzetako detektibearenarekin pareka daiteke hein batean, eta epilogoko hari guztien joskerak ere aire bera ematen dio.

Oroz gainetik, Lapurdiko soziologiaren erretratu zorrotza da Bidegainena. Errefuxiatuen seme-alaben apolitizazioa, laborarien kezka eta duintasuna, guztia monetizatu daitekeela uste duten enpresariak, euskaldun eta frantziar nazio ikuskeren arteko igurtzia, ostatuetako giroa eta polizien presentzia, gerra zikinaren ondorioak… Hainbeste izen agertzen diren eleberria jarraitzea errazteko pertsonaien aurkezpen estereotipatuak eta kazetari trebatuaren idazkera freskoa hautatu ditu idazleak. Interesgarria da Twitterrek eleberrian daukan zama eta pertsonaien egoan daukan eragina. Bestalde, protagonistaren ibilerek euskal hedabideetako miseriak eta balentriak barrutik ezagutzeko aukera ere eskaintzen dute. Azpimarratzekoa da militantziaren deskribapena ere: eztabaidak, hausturak, paktuak… eta generoak eragindako kontraesanak nola azaleratzen diren. Nafarroako erresumako gazteluetatik hasi, II. Mundu Gerra gurutzatu eta gaur egungo egoeraren berri ematen duen thriller politiko indartsua da. Luxuzko paisaia esklusibo bihurtzearen arriskuari buruzko liburua; ondarea, golf pista eder.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak