« Ahaltsua eta garaia | Harri baino haragi »
Azpimarrak / Nerea Balda / Erein, 2023
Harremanetik harremanera eta berriro bota Joxe Aldasoro / Deia, 2023-07-22
Nerea Balda Sanjuan (Irurtzun, Nafarroa Garaia, 1975) euskal idazle eta irakaslea da. Euskal Filologian lizentziaduna eta euskal hizkuntza eta literatura irakaslea da Altsasuko institutuan. 2018an Atzerrian lanarekin Getxoko Ramiro Pinilla eleberri laburren I. lehiaketan saria irabazi zuen. Bertan, atzerrian bizi den emakume baten herrimina da lantzen duen gai nagusietako bat. Urte berean jaso zituen Iruñean egile berrientzat antolatutako narrazio eta poesia sari nagusiak. Narrazio saria Ahizpak lanarekin jaso zuen, zeinetan emakumeak protagonista dituzten lau kontakizunek Iruñeko La Manadak egindako talde bortxaketa duten ardatz. Poesia saria Patriketan gordea lanarekin lortu zuen; hamabost poema dira, eta sakeletan denetarik gorde eta tarteka garbiketa egitearen beharra du ardatz. 2022an, berriz irabazi zuen Ramiro Pinilla eleberri laburren lehiaketa; orduan, Azpimarrak (Erein 2023) lanarekin.
Azpimarrak eleberrian, bikote harremanak dira, nagusiki, eleberria harikaltzeko arrazoia. Bikote harreman ugari, anitzak, desberdinak, patroi edo eredu klasikoetatik urrundu egiten direnak, non protagonistek ohikoa ez den heldutasuna, eskuzabaltasuna, pentsaera eta jokaera azaltzen duten. Kontraesanak bizi dituztenak, noski. Askatasunari eta ardurari kantua ere izan daiteke eleberria, non emakumeen bizipen eta ekintzek markatzen duten bizitzen klaketa, ausartak baitira eleberrian agertzen direnak.
Katalunian gertatzen dira gorabehera guztiak, kanpoko geografiei maitasuna ala distantzia hartzeko taktika izan, testuinguru politikoa txertatzeko aitzakia, ala arrazoia, eskaintzen dio procés-a, protagonistak zipriztinduko dituena, eta blaitu ere bai kasuren batean.
“Haurdun gelditzea erabaki zuenetik haurdunak gertu egokitzen zaizkio etengabe, munduko emakume guztiek halako batean gauza bera erabaki balute bezala. Harekin hizketan hasteko gogoa piztu zaio, baina, zer esaldirekin has daitekeen erabakitzerako, neska altxatu eta geldialdia eskatzeko botoia sakatu du. Haurdunari bidea egiteko altxatu da Selva, eta begiradarekin jarraitu dio, haren ibilera jendartean galdu den arte. Orduan erreparatu die lurrean barreiatuta gelditu diren petaloei eta eserleku gainean ahaztutako liburuari”.
Selvak ama izan nahi du, baina ezusteko batek kolokan jarri dio erabakia. Autobusean, liburu bat topatu du, azpimarrez beteta, eta horren bitartez topo egingo du Andreurekin, nerabezaroan oroitzapen ahaztua. Punta s’Arenellako itsasargiak berraurkituko ditu; iraganera gerturatu, eta, halaber, elkarren zalantza eta minetara.
Liburua nork utzi duen badaki Andreuk, baina, ahaztu ala abandonatua utzi du? Zergatik? Bikote ohiaren ezkutuko mezua da? Hausturak atzera buelta izan dezakeenaren seinalea edo harremanean izandako jarreraren leporatze-idazkia? Galderek ez diote bakea ematen Andreuri, barruak irakiten dituelako harremana eten dutenetik.
Protagonista nagusiez gain, Sergi, Oriol, Laia, Joanes, Eva, Julia, aitak, arrebak, izebak, lankideak, La gitana eta beste batzuk ageri dira. Lotura zeinek zeinekin duen argituko digu tramak egitura eta estilo irristakorraren bidez, hots, malda gutxiko txirristan sartzea da Baldaren idazkera, konturatu gabe, suabe-suabe, eramango zaituena atzera eta aurrera denboran, ezker eskuin espazioan, bidaia bukatutakoan berriro eskailerak igotzeko gogoa emango dizuna.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi