« Lokarriak solte | (Des)enkontruak »
Postal bat desertuan / Julen Apella Santamaria / Balea Zuria, 2023
Basamortua gure hirietan Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2023-06-24
Nahiz eta genero poetikoak irakurle kopuru txikia —baina oso porrokatua— duela adierazi ohi den, sariak ugaritzen dira gure artean eta lan goraipagarria egiten dute poeta talentudunak aurkitzeko. Hala, Donostia Kultura Poesia sariaren VI. edizioan Apellaren liburuari eman zaio saria, 35 urtetik beherako poetei zuzendurik dagoela, datu hori garrantzitsua suertatzen delako lan sarituaren edukiak aztertzean. Hau da, gazte izatearen inguruabarrez dihardu poetak, identitatearen bilaketa eta bizierarekiko espiritu kritikoa uztartzen dituen inguruabarrez.
Olerki-sorta honetan denboraren presentzia nabarmendu dezakegu, horri buruzko kontzeptuak errepikatzen direlako (orduak, gauerdia, erlojua…). Bestetik, dualitatea iragartzen du poetak izenburuan bertan, desertuak iradokitzen duen hustasunaren eta postalak irudikatzen duen azaleko paisaiaren artean, gizarte garaikideari pultsua hartzen dion bitartean.
Horrez gain, maneiatzen dituen erreferentzia literarioak orekaturik aurkezten dira: emakumezkoak-gizonezkoak, klasikoak-garaikideak, erdaldunak-euskaldunak (Pizarnik, Peri Rossi, Rimbaud, Larkin, Gil de Biedma, Ugarte). Mirespen testigantza horiek lagungarri batzuk eskaintzen dituzte Apellaren estiloaz, solas egiten duelako aipaturiko olerkariekin, haren bertsoak besteen abaroan idatziak izan balira bezala. Izan ere, omniboroa agertzen da poeta gaztea. Bizitzak dakarkigun babesgabetasunak ez dio harridurarik eragiten, eraldaketak onartu egiten ditu, munduan sortzen diren zaurgarritasunetik eta zorabiotik babestearren, lirismoaz baliatzen delarik. Ahots propioaren bila dabilen olerkaria dugu Apella. Liburuan gorpuztu dituen desirak, bizi-itxaropenak eta zentzu kritikoa erakusten ditu, bizi-minaren gazi-gezak dastatzen hasia, hizkuntzari berebiziko arreta ematen dion aldi berean.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez