kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Deitora zaitzala Tigrisek / Emilienne Malfatto (Irati Bereau Baleztena) / Txalaparta, 2023

Ohoreagatik Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2023-06-11

Gaurkoan Emilienne Malfatto kazetari frantziarrak idatzitako liburua ekarri dut. Irakeko landa eremuan ezkontzatik kanpoko harreman bat izan duen neska baten istorio tragikoa da. Maitaleak gerrara joan eta bertan hil aurretik neska haurdun utzi du eta ekintza horrek neskarengan izango duen ondorio “ezinbestekoa” da heriotza: “Ohorea inportanteagoa da bizitza baino”. Gurean, hobe da neska hila ama ezkongabea baino. Heriotzaz blaituta dagoen liburua da.

Kapitulu motzez osatuta dago. Atal gehienetan hil egingo duten neskaren ahotsa edo Tigris ibaiarena irakurriko badugu ere, protagonistaren ahizpa-nebek, amak eta koinatak ere hartuko dute ahotsa. Lehenengo pertsonan daude idatziak, testigantzen antza-edo dutenak. Kapitulu motzak dira eta pertsonaiak perfilatzeko espazio gutxi dago. Nebak protagonista ohorezko kontu batengatik hil beharrak bakoitzari sortzen dion pentsamendu eta sentimenduaren arabera suma dezakegu zerbait. Baina egoerak sor lezakeen mina, amorrua, tristura, kontraesana, zalantza, kuestionamendua ez ditut jaso. Ahotsek hotz eta distante hitz egiten dute. Gehienek erakusten dute modu sotilean desadostasuna, zalantza, tristura edo haserrea; hala ere, ez protagonistak ez beste inork ez du kontra egingo, ez du irtenbiderik bilatuko, ez da matxinatuko.

Tigris ibaiak ahotsa izatea estrategia aproposa iruditu zait. Milaka urtetan bertan egon den eta gizakiek konta dezaketena baino gehiago konta dezakeenari ahotsa ematea da. Denborak eta gerrak aldatu egin du, leku konkretu batzuetako zikinkeria ikusten du, pertsonaia antzinakoen ezagutza du eta gizakiaren “erokeriaren” testigu da aldi berean.

Erraz irakurtzen den liburua da, intriga puntu batekin ere irakur daitekeena, “baina, azkenean hil egingo ote du?” galdetuz bezala zure buruari. Irakurri ahala sakontasuna falta zaiolako sentsazioa izan dut. Baina gero pentsatu dut bere laburrean eta bere gordintasunean pertsonaien inmobilismoak sortzen duen amorrua oso ondo trasmititu duela autoreak. Eta patriarkatua bere gaixotasunean noraino irits daitekeen primeran erakusten du, zuzenean salatuta. Gainera, errealitate desberdinak ekartzea beti da aberatsa eta garrantzitsua.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak