kritiken hemeroteka

8.795 kritika

« | »

Puta zikinak / Juno Mac / Molly Smith (Amaia Astobiza) / Katakrak, 2022

Lan-eskubideak, denontzako Irati Majuelo / Berria, 2023-01-29

Bazterrekoa, higuingarria, arriskutsua… zikina; horrela izendatu izan da sexu-salerosketa. Destainaz begiratu ohi zaio sexu-lanari, eta hortaz, baita sexu-langileei ere. Ordea, iraina bere egin, eta lau eskutara idatzi duten liburuaren izenbururako erabili dute Juno Mac eta Molly Smith sexu-langileek, ingelesez Revolting prostitutes, nazkagarri adiera matxinadarekin lotuz. Amaia Astobizak euskaratu eta Katakrak argitaletxeak argitaratu du orain, sexu-langileen borroka gurera ekartzeko asmoz.

Izan ere, sexu-langileen eskubideen aldeko borroka du gai nagusitzat saiakera honek. Hau da, langile-eskubideak aldarrikatu eta borrokatzeko beharra jartzen du erdigunean, begirada moralizatzaileetatik urruntzeko eskaria egitearekin batera: “Ez dizuegu eskatzen sexu industria maitatzeko. Guk ez dugu maite, noski. Eskatzen dizueguna da sexu industriarekiko eta gizonekiko —putazaleekiko— sentitzen duzuen higuinak ez dezala gainditu sexua saltzen duen jendearekin enpatizatzeko duzuen gaitasuna”. Horretarako lehen pausoa, noski, errealitatea ezagutzea da, aurrez eraikitako iruditerietatik aldendu eta sexu-lanean aritzen direnei entzutea. Bide horretan, tresna garrantzitsua da saiakera hau.

Bi atal nagusitan bana daiteke liburua: batetik, lehendabiziko hiru kapituluek hiru gai gakoren inguruan teorizatzen dute (Sexua, Lana eta Mugak), eta eztabaidagai izan daitezkeen korapiloak deslotzen saiatzen dira, hari muturrei tira egiten. Bigarren atalak, hurrengo kapituluak barnebilduko lituzkeenak, sexu-lana erregulatu edo kriminalizatzeko eredu desberdinak aztertzen ditu, herrialde zehatzetako legeak eta joerak aintzat hartuz: erdizkako kriminalizazio partziala, kriminalizazio erabatekoa, erregularizazioa, Suediar eredua eta erabateko deskriminalizazioa.

Ongi funtsatutako saiakera da, erreferentzia ugari darabiltzana ideiak sostengatzeko. Hala ere, indar gehien ematen diona autoreek baliatzen duten adibide eta testigantza kopuru handia da. Izan ere, saiakeraren ildo diskurtsiboari eusteaz gain, etsenpluek ikusgarri egiten dituzte sexu-langileen errealitate askotarikoak, ibilbide, biografia eta bizipen anitzak. Alde horretatik, iruditeria kolektiboak sexu-lana gutxiesteko darabilen arketipoa deseraikitzen du liburuak, eta begirada homogeneizatzaile hori salatzen. Ezin uka zenbait unetan trinkoegia denik, informazioaren ugaritasunak saturatzeraino. Zenbait ideia sarri errepikatzen dira, esaterako. Hala ere, argi geratzen dira tesi nagusiak: idazleek azpimarratzen dute sexu-lana lana dela, eta ondorioz, sexu langileen lan eskubideak bermatu behar direla, eta, bide horretan, kriminalizazioak arriskua dakarrela ezinbestean, migrazio legala oztopatzeak arriskua dakarren gisa berean. Saiakerak intersekzionalitatetik heltzen dio gatazkari, klase-, genero- eta arraza-zapalkuntzak erro-errotik landuz.

Aipatzekoa da, halaber, feminismoaren adar abolizionistari egindako erantzun zuzena dela liburua. Alabaina, aintzat hartu behar da testuinguru anglosaxoi batean idatzitako saiakera dela, eta ondorioz, terminologia ere testuinguru horri atxikia dagoela. Hau da, askotan “feminismoak”, “feminismo hegemonikoak”, “feminismoaren zati handi batek” adierazten dituen ideiei kontra egiterakoan, zehaztu beharko litzateke prostituzioaren kontrako feminismoaz ari direla, Erresuma Batua edo AEBak bezalako herrialdeetan indar handia dutenak. Hori dela eta, ohartarazi behar da beste zenbait testuingurutan feminismo abolizionista ez dela indar nagusia, eta, beraz, ez dela orokorrean feminismoaren kontrako saiakera moduan irakurri behar idazleek plazaratutako kritika.

Azken kritikak

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak