kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Norberak maite duena / Miren Billelabeitia / Pamiela, 2022

Irakurriz bizi Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-12-24

Argitaletxeek gero eta liburu gehiago ateratzen dituzte; alabaina, belaunaldi berriek gutxiago irakurtzen omen dute, eta horren ordez pantailak nahiago dituzte. Zalantza barik, aurpegi anitz ditu afera honek eta Miren Billalabeitiaren saiakera apur bat argitze aldera datorkigu.

Egileak modu atsegin eta baikorrean adierazten du ez dela egia gero eta gutxiago irakurtzen delako baieztapena. Aitzitik, gazteen aldeko aldarrikapena egiten du. Euskal literaturan aditua eta institutuko irakaslea izan denez, tertulia dialogikoak antolatu ditu urte askoan ikasleekin literatura unibertsaleko obren gainean solastatuz. Horrenbestez, haiekin partekatu dituen esperientzietan oinarritu da literaturaz eta irakurketaz hausnartzearren.

Saiakera honetan bi atal nagusi daude; lehenengoan, “Solasaldi literarioak” izenpean, autoreak aipatzen du ezin dela irakaskuntzarik ulertu irakurketarik gabe eta irakasteko ogibideak nolabaiteko sedukzio saioa dakarrela. Bigarrena, “Irakurleak eta gogoetak”, luzeagoa dugu, non Billelabeitiak aurkezten digun ikasleekin landutako obren ibilbidea, hala nola, Troiako emakumeak, Hamlet, Ithaka, Lili eta biok, Metamorfosia.

Gazteen ahotsa errespetatu beharraz hitz egiten digu, pixkanaka joango baitira liburuen mamian sakontzen. Taldeka euren eta besteen iritziak konpartitu bitartean, ikasleen bilakaeraren lekuko pribilegiatua izan da Billelabeitia: ulermenean aurrerapausoak egin dituzte eta, aldi berean, hizkuntzaren aberastasunaz jabetzen joan dira, tertulia horien bidez euskararen erabileran ere trebatuz.

Irakurtzeko jarduerak ematen duen gozamenaz dihardu Billelabeitiak, ez soilik aditu eta irakurzale gisa berau, baizik eta nerabeekin laguntzaile aritzeko tenorea izan duelako, zenbat ikasi duen haiengandik eta prozesuan eskuratu duen poztasuna helarazten digularik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak