« Eleberriari buruz | Iparraldean zehar »
Atzo / Agota Kristof (Eskarne Mujika) / Elkar / Alberdania, 2003
Atzo Ana Unanue / Aizu!, 2003-09
Istorioa: liburuaren protagonista Tobias da, Europako ekialdetik mendebaldera etorritako gizon gaztea. Tobiasen maitasun ezinezkoa kontatzeaz gainera, deserriaz, errefuxiatuen bizimodu tristeaz, heriotzaz eta idazteko grinaz hitz egiten digu Agota Kristofek (Hungaria, 1935). Egileak ederki ezagutzen du hori guztia, 1956an jaioterritik ihesi joan baitzen Suitzara.
Emaitza: kontakizun eder bezain gordina. Agota Kristofen lehen nobelak (Koademo Handia, Alberdania, 1997) txundituta utzi gintuen egileak gertaera lazgarrienak kontatzeko duen modu xaloarengatik. Obra harekin liluraturik gelditu zirenek berriro gozatuko dute Kristofen estilo lehorrarekin, eta ezagutzen ez dutenek haren idazkera biluzia euskaraz deskubritzeko bigarren aukera dute orain.
Hoberena: Agota Kristofen kontatzeko era. Ukitzen dituen gaiak —deserria, identitatea, heriotza— ez dira berriak; egile ugarik jorratu dituzte, baina Kristofek oso modu berezian tratatzen ditu. Sentimenduen adierazpena, adjektiboak eta deskripzioak debekatua daude. Kristofek elkarrizketa zuzen eta biziak, esaldi laburrak eta aditzak maite ditu. Hori dela eta, bere kontakizunak oso indartsuak eta erritmo bizikoak dira.
Eskertzekoa: Eskarne Mujikaren itzulpena, haren meritua baita obrak bizitasunik eta indarrik ez galdu izana.
Esaldia: “Ezer ez izatera iristen garenean egiten gara idazle”.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi