« Greziak aspaldi galdu zuen bere grazia | Basa eta beza »
Ekaitza eta beste 34 ipuin / Kate Chopin (Joxe Mari Berasategi) / Igela / Erein, 2022
Isilpeko erresistentzia Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-07-16
Erein eta Igela argitaletxeak indarrak batu eta Literatura Unibertsaleko obrak euskaraz ezagutarazteko ahaleginari ekin diote. Hala, Kate Chopinen 35 errelato aurkeztu dituzte, Joxe Mari Berasategik euskaratuta. Chopinek emakumezkoa narrazioen erdigunean jartzen badu ere, ezin da hartu feminismoaren militantetzat. Aitzindaritzat, akaso. Gizonaren itzaletik urrunduz emakumeek bizitza propioa eraikitzeko eskubidea defendatzen zuen. Idazleak berak jaso zituen kritika gogorrak bere kontakizunetan emakumeen bizitzaz -desioez, sexualitateaz, dibortzioaz- idazteagatik.
Ironia eta iradokizunerako joera agerrarazten ditu emakumezko pertsonaiak kokatzean XIX. mendearen bukaerako Estatu Batuetan, hegoaldekoetan hain zuzen. Protagonisten barne desioen eta pentsakizunen disekzioa egiten du detaile zein keinu minimoei arreta emanez. Hartara, istorioetako emakume horiek ezaguna eta barneratua duten bizimodua apurka-apurka azaleratuz doa barruan sentitzen duten oldarrak kanpoko itxurarekin talka egiten duen bitartean. Izan ere, konturatzen dirá gizartearen konbentzionalismoen agindupean ez dutela zorionik dastatu ordura arte.
Halaber, interesgarria da ñola hurbiltzen den emakumezko ikuspegira epaitu gabe, modernitatearen kutsua emanez; nahiz eta protagonistek egindakoa gaizki dagoela jakin, ez dute errudun sentimendurik, askatasunari eta desirari mugak ezin baitzaizkio jarri “Ekaitza”). Desio horrek nahiezak ekar ditzakeen arren, gizartearen kode zurrunetatik at, bizirik daudela sentitzen dute lehenengo aldiz. Alde horretatik, esan dezakegu transgresioa isilean gertatzen dela, kanpoan eguneroko iruditeriak baitirau… ezer gertatu ez balitz bezala. Alabaina, pertsonaien eraldaketa sotilaren lekuko bihurtzen gara kontakizun zirraragarri hauetan.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi