« Isilpeko erresistentzia | “Haur bat nahi nuke gizonik gabe” »
Zoonomia / Nerea Arrien / Pamiela, 2022
Basa eta beza Maddi Galdos Areta / Argia, 2022-07-17
Piztiak, etxe-abereak zein aldi berean piztia eta etxe-abere diren orotariko animaliak dira nagusi Nerea Arrienen (Lekeitio, 1976) Zoonomia (Pamiela, 2022) poema-liburuan. Narratiba lanak argitaratu ditu orain arte lekeitiarrak, eta hauxe du poesiari dagokionez plazaratutako lehena, ekainean Xabier Lete VI. Poesia Saria eman ziona. Berrogeita hiru poema biltzen ditu sei ataletan bestiario pertsonal legez aurkezturiko liburuak.
Ugaztun, arrain, narrasti eta abarren taxonomia dute buru poemok, eta ezkata, luma, apatx, letagin eta arantzak dira han-hemenka. Animalion jokabide zein ezaugarrien xedatze poetikoak bide ematen dio animalia ere baden gizakiaren jokabide eta ezaugarrien inguruko hausnarketari. Zehazki, emakumetasuna eta amatasuna dira ardatz bilduman, eta identitate horien arteko nolabaiteko talkak familia, zaintza, desira, maitasuna, gizonen eta emakumeen arteko harremanak eta beste hainbat gai dakartza orriotara: “Sugearen mudak dira nire jantziak / ezkatez eginiko nortasunak: / ama, alaba, maitalea, etxekoandrea, / badakizu zuk, biluzik ikusten nauzun saihets gabeko Adamak, / horiek eranstea / benetan zaila dela”. Narratiboena den Bos behia poemak iradokitzen duen ariketa ere bada, beraz, lan hau: mingarri suerta badakiguke ere ispiluaren parean jartzearena, alegia.
Atentzioa ematen du olerkiok osatzeko erabilitako hizkera poetikoak: gailentzen den kutsu zientifikoaz gain, kultura-ondare eta aztura ezberdinei egindako erreferentziek zein erlijioari loturikoek aberasten baitute, irakurleari gozagarri baina zorrotz ere bazaion irakurketa proposatuta.
Basatzearen eta bezatzearen artean kokatzen den espazioan idatzita dakarkigu Arrienek gorputzaren memoria, tartean enara saguzar bilakatuta, belea usoz mozorrotuta. “Entzun / zaunka, ulua, intziria, aiuma, adausia, / entzun / nire arnasan bizi den garradun piztia, / entzun / astiro zahartu nahi ez duen aberea, / entzun / nire hezur arteko zootik ateratzen den emea”. Homo bipedoa poeman zorionaren eboluzio inbertso izendatzen duenaren aurkara, eguzki berrien xerka egindako ibilbidea da, hala, Zoonomia.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi