« Euri malkoak eta bizitza printzak | Helmugara »
Begiak zabalduko zaizkizue / Irati Jimenez / Elkar, 2021
Euskal literaturaren bideak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-05-21
Norberak gogoko dituen afera eta gogoetak (filiak eta fobiak, ezinbestean) lantzeko aukera paregabea ematen du saiakerak. Idazle askok egitura hori hautatzen dute, ahalbidetzen baitie literatur kritiko eta sortzaile paperen arteko dualitatea arakatzea, testuez haratago behatuz, haien muinak urratuz. Azken urteotan Irati Jimenez genero horretan murgildu egin dela dirudi; iaz Unamuno Saria eskuratu zuen Harkaitz Canoren lan baten sorkuntzaren gakoak aztertzen zituen saiakera batekin. Oraingoan, bere gaitasuna demostratzen du euskal literaturaren sistemaren gaineko hausnarketan. Galdera pertinenteak egin eta erantzun zintzoak eskaintzen ditu gaur egungo egoera haztakatu nahian, baliozko interpretazioak mahai gaineratuz.
Euskal panorama literarioaren analisia lau ataletan banatuta, bere bizipenez, literatura on eta txarraz —kalitatea, prestigioa, salduena zer den, tartean— edo aldameneko literaturekiko hartu-emanez dihardu eta ez da beldur euskal literaturaren hutsuneak seinalatzean (irakurleen galera ez onartzea, besteak beste) edo literatur kritikoen lana kolokan jartzean. Konponbideak ere adierazten ditu: berotasuna, literatur eragile guztion inplikazioa, askatasunez idaztea, kooperatibismoa… Tonuari dagokionez, arreta ematen digu Jimenezek bere buruarekin eratzen duen elkarrizketa arin eta informalak, irakurleoi kolokialtasun hori erakargarri bezain entretenigarri suertatuz. Gainera, nabarmena da gaien artean jauzi egiteko abildadea, ustekabeko loturak agerian utziz.
Euskal literaturaren izaerari begira, liburu zinez interesgarria aurkezten digu Jimenezek, literaturarekiko bokazioa eta maitasuna islatzen dituena, baita konpromisoa ere. Izan ere, zer pentsatu ematen du literatura-sistemaren funtzionamendu, eragin eta sormenari buruz.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi