« Lehen etxea | Euskal literaturaren bideak »
Mina hartzeko ere / Juan Luis Zabala / Susa, 2022
Euri malkoak eta bizitza printzak Maddi Galdos Areta / Argia, 2022-05-15
Zarakarrak azazkalez zirikatuta gaiztotu egiten ei dira ebakiak. Min guztiak ez dira zauri ordea, eta haiei so egin eta, beharbada, haztatuta, nondik datozkigun hobeki uler genezake. Horretan ere lagun diezaguke Juan Luis Zabalak (Azkoitia, 1963) argitaratu berri duen Mina hartzeko ere (Susa, 2022) poema-bildumak. Liburuaren aurkezpenean poema koldar gisa izendatu zituenoi, minaz eta beldurraz gain, adorea eta grazia ere badarie.
Apalategietan, maiz hauts geruza batek estalita, etxe orotan dira errebelatutako argazki akaso kolorgeak: dagoeneko ez den garai baten testigu. Zabalak kutsu malenkoniatsuz dakarzkigu garaiok orriotara, bereziki, auzokide zaharrak hiltzearekin batera galtzear diren hizketa moduak gomutatuz. Alta, hitzek, oroimenaren pizgarri izaki, oroimina ere sor dezakete. Jostatu ostean ukondoak larrututa etxeratzen irudika genezake lerrootako ni poetikoa bere lehen minak sentitzen eta malkoak isurtzen, helduaroko ondoezen aurrekari. Izan ere, bilduma honek heltzeak dakarren aldaketa du hari nagusietako bat. Etorkizunak sortzen duen beldurraz gain, hari aurre egiteko grinak ere zeharkatzen ditu poemok, baita irakurlearentzat arnasgune gozagarri suertatzen den ironia-puntuak ere.
Hitzen hautaketa arduratsua tarteko, hizkuntza doi eta dotorea gailentzen da poemotan, eta atentzio berezia ematen dute egitura eta soinu errepikek. Joriak dira, halaber, kanpo giroa barne giroaren adierazle balitz bezala erabilitako irudiak: “Ateri dago nire begietan / eta paseatzera irtengo naiz / nire penen mortu zingiratsuetara / nire kezken kale estu gaizki argiztatuetara / nire pozen etorbide laburretara / nire ilusioen zubi gero eta behereagoetara”. Irakurleak, gainera, beste leku batzuetara jotzera bultzatuko dutenak ere topatuko ditu bertan: tartean, etxe atariko aulkia.
Zabalak txirrindularitzari dion zaletasuna idazketaren alegoria gisa ere badarabil, eta badirudi, ibilbide literario oparoaren ostean, egungo panorama literarioan bere burua kokatzeko saiakera ere badela lan hau. Lasterketaren buru izan baino nahiago ei du poetak inori deus erakutsi beharrik gabe helmugara iristea: “Orain, asko jota, onenean ere, idaztean / Juan Luis Zabala lako sentitzen naiz”.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi