kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Duvoisin kapitainaren malura / Kepa Altonaga / Pamiela, 2018

Indarkerien mapa dialektala Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2022-05-01

Kepa Altonagak 2018an argitaratu zuen Duvoisin kapitainaren malura Pamielarekin, idazlearen argitaletxe kutunarekin. Liburuak erarik gordinenean uzten ditu agerian gure dialektoen mapa ezagunenaren lilurak estaltzen dituen harreman historiko materialak. Hots, desegin egiten du Bonaparteren lanaren izaera fetitxizatua, mapak beharrezko izan zituen indarkeriak erakusteko.

Eta bai, badakit zer ari zaren pentsatzen. Zer demontretan ari naiz gure sorkuntzaren udaberriko labekada betean duela lau urteko liburuaz idazten. Zertan, Altonagak iaz Iridioaren mintzoa argitaratu bazuen, idazlearen azken aurreko lana iruzkintzen. Bada, Duvoisin kapitainaren malura etengabeko nobedadeen zurrunbilotik at pentsatzen jarraitzeko liburu bat dela iruditzen zait.

Mapak ezkutatu egiten du modernitate inperialaren indarkeria. Aurrerabideak hizkuntza batzuk galaraziko zituela zioen zientziak. Euskara zenez horietako bat bildu eta sailkatu egin behar zen. Euskara desagerrarazteko praktika glotofagoa eginbide zientifiko gisa jantzi zuen mapak.

Mapak ezkutatu egiten du modernitate kapitalistaren indarkeria. Euskara supradialektal literarioa sortzen ari ziren ekintzaileek saldu zioten Bonaparteri zuten lan-indar guztia eta gehiago. Horrenbestez, eraldatzaileak izango ziren proiektu propioen aurka egiten amaitu zuten.

Mapak ezkutatu egiten du modernitate patriarkalaren indarkeria. Gizonena ez bezala, ordaindu gabea eta aitorgabea izan zen Klementzia Richarden lana. Lan ordaingabe hori barik dialektoen mapa ez zen inondik ere gaur dena izango.

Mapak ezkutatzen duen prozesuan liburuak era argigarrian erakusten du zenbateraino baldintzatu (asmatu) zituen Bonapartek euskalki ustez puruak. Euskara hori ez zen eguneroko bizitzan etengabe aldatzen ziharduen euskara nahasi bizia.

Borgesen Zientziaren zorroztasunaz narrazioan bezala, mapa lurralde bihurtu dugu indarkeria eta guzti. Fetitxeak berezkotu egin du euskalkien bereizkeria eta ezkutatu modernitatearen bortxak. Alta, eskutik doaz bata eta besteak: bata zalantzan jarri behar da besteei aurka egiteko.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak